Mendikolasterketak blogak Euskal Selekzioko korrikalari durangarra den Oier Ariznabarretari egin dio elkarrizketa. Iaz bere maila zelako den erakutsi zuen eta aurten ere zalantza gabe berataz hitzegiteko arrazoiak emango ditu. Erantzunak, nola ez, bera den bezalakoak.
Gaizka Barañano "Txapel"en bloga jarraitzaile asko ditu; eta iazko urte onaren ostean
distantzi luzeko lasterketak ditu helburu aurten. Askok irakurtzen ditugu bere lasterketen kronikak, eta Apuko Extreme lasterketa gogorraren izandako hutsaren ostean, asko geunden bere kronikari itxaroten. Ba badaukagu ia.
GALARLEIZ MENDI MARATOIAN IZEN EMATEAK IREKITA
Zalla 2012/5/16
Gure lurraldeko mendi maratoi zaharrenaren izan emateak maiatzak 2an ireki ziren. Ordunteko mendietatik egiten diren 42 kilometroak martxan, korrika zein mendi bizikeltan bete al dira. Eta lasterketa honek, estatu mailan beste mendi maratoiekin batera Circuito Alpino osotzen du. INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK
VIII. Izarraitzko mendi lasterketa ospatu zen , pasa den igandean Azpeitian. Lasterketa Izarraitz mendi lerroan zehar ospatu zen, bertako 3 tontor ezagunenetatik igaroz. lehen jomuga Xoxote izan zuten, ondoren Kakute eta azkenik mendi lerroko tontorrik garaiena, Erlo(1026m).
ARITZ KORTABARRIA ETA HARKAITZ ZAMAKONA NAGUSI KANPEZUN
Kanpezu 2012/5/12
Lehenengo Kanpezuko Mendi Lasterketan Aritz eta Harkaitz nagusitu dira elkarrez helmugaraturik 1:35:24 denborarekin. Beraien atzetik izan da Sergio Aramendia ia hiru minutura. Nesketan Maitane Garmendia izan da lehena 2:05:48 denobrarekin, Leire Fernandez eta Marta Castillaren aurretik. Eta lehenengo Kanpezuarra Eneko Anzuola izan da 1:55:19rekin.
Denen ahotan izan da ibilbidearen edertasuna eta egun aparta egin duela korrika egiteko. Ia 100 korrikalari izan dira guztira.
GABEZ TAKARRARAN LASTERKETAREN AURKEZPENA
Ezkoriatza 2012/5/12
Ostegunean Eskoriatzan ospatuko den Gabez Takarraran lasterketa aurkeztu zen. Lasteketa honen bigarren edizioa izango da aurten, eta ibilbidearen 20 km-ak gauez egiten dira. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere partaidetza polita espero da.
Maiatzaren 27an abiatuko da goizeko 9etan Bidarraiko plazatik 21 km eta 1660m D+, Larla eta Iparla eskualdean. Izena emaiteko epe bukaera hurbiltzen ari da hala nola maiatzaren 23a arte izanen da aurten www.baztandarrak.fr web gunean.
Aurten ere bigarren aldikoz EUSKAL KOPAN sartua beste lau hegoaldeko herrik parte hartzen dutelarik xapelketa huntan.
"Bikain daude, 12 km bakarrik egin ditut beraiekin. Niretzat egokiak ez direla konturatzeko denbora bakarrik. Ni pronatzaile arina nahiz eta zapatile hauek oso pronatzaileak dira niretzat (larregi). Oso gustoko ditut zapatilak, beraz hauek saltzen ditudanean, modelu bertina erosiko ditut baina neutroak."
Bai mangitoak zein galtzerdi konpreziboak neurri bakarrean salgai daude. Biak oso arinak dira, termo-erregulatzaileak, izerdia pasatzen uzten dute, ez dute minik egiten eta ez dute aztarnarik uzten azalean. Mendi lasterketetarako oso egokiak dira eta erabin onekoak. Asteburu honetan, maiatzak 11, 12 eta 13, Bussetusek bere produktuak aurkeztuako ditu Getxoko Extreme Man 133 ekitaldian (Ereagako hondartza). Bere stand-ean aurki ditzakezue karnono zuntzesko eginiko arropa teknikoak, Coolmaxeko galtzerdiak, manguito eta galtzerdi konpreziboak ere, estatuan diseunatu eta eginak.
VIII CAMILLE EXTREME IZEN EMATEAK IREKITA
Izaba 2012/5/10
VIII Camille Extreme mendi lasterketa Izaban ospatuko da datorren uztailaren 1ean. Lasterketa honen zortzigarren edizioa Euskadiko eta Nafarroako Mendi Lasterketetako Koparako hautatua izan da beste behingoz.Urtero bezala ibilbidea ikusgarria izango da. Distantzia iazkoa bezalakoa izango da, 31,6 kilometro, mendian murgilduta.
Partehartzaile kopurua beti bezala 300 lasterkarira mugatuta egongo da. Izena emateko epea maiatzaren 2an ireki zen eta ekainaren 15ean itxiko da lehenago 300 korrikalariren mugara iristen ez bada. Federatutako lasterkariek 24€ ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 30€.
Izen emateak WWW.ADI-IKE.COM web orrialdean egin daitezke.
El mes de abril ha sido un mes con sabor agridulce; contento porque a nivel personal vuelvo a estar animado y activo, lo que hace que vuelva a coger dinámica de entrenamiento. Y triste, porque las tres tiradas largas en las que he participado han sido un cumulo de fracasos; en la Mendi Martxa de Ondarroa me retire en el km 32 totalmente congelado, en el siguiente intento, Balmaseda, un problema estomacal hizo que en el Kolitza tirara directo a meta, y eso de que a la tercera va la vencida parece ser que no va conmigo, porque en Sakana, al igual que en Ondarroa, el frio y la lluvia hizo que simplemente hiciese el recorrido corto, y gracias.
2012 Mendi Lasterketen Euskal Txapelketa ospatzeko egun aproposa egin du aurten, aurreko egunetako euria eta ekaitzak ez du eragin askorik egin ibilbidean nahiz eta tarteko lokatza egon; lasterketa osoan zehar eguraldia aproposa zen iragarrita zegoen bezala. Laino batzuk ere agertu ziren eta goi aldean behe lainoa ere tarteka, baina tenperatura bikaina zegoen. Baina lasterketa eta sari banaketak bukatu bezain laster ekaitza izan zen, beraz, badirudi oraingoak eguraldia korrikalari eta antolatzailearen alde izan dela.
Igande honetan, maiatzak 6an, ospatu da II erlaitz-aiako harriak mendi maratoi erdia, eta nahiz eta goizeko lehenengo orduetan euria bota, eguzkiak tartea irabazten joan da eta azkenean egun bikaina egin du korrika egiteko. Korrikalariak ibilbide gogor bati aurre egin behar izan diote, polita baina oso gogorra izan da ondo markatuta zegoen ibilbidea parke naturalean zehar, eta bista ikusgarriekin bai itsasora zein pirineotara.
Asteburu honetan, Apuko Extrem ultra trailarekin batera, martxan jarri da hurrengo hilabeteetan gure lurraldean ospatuko den ultra trailen trilogiarekin. Bizkaiko lasterketa honi, ekainean arabako Hiru Handiak eta uztailan gipuzkoako Ehunmilak jarraituko die.
Mendi Lasterketen Espainiako Txapelketa ospatu da VI Carreira por Montaña Canon do Sil lasterketarekin batera Orensen 273 partaiderekin. Lasterketa zeru lainotsuagatik, goizeko lehenengo orduetako tenperatura baxuagatik (7ºC) eta lokatzagatik kondizionatuta egon da, eta honek lasterketa gogortu egin du zalantza gabe.
Etxe honetako korrika egiteko galtzerdi berriak bere erosotasuna eta prezio-kalitate erlazio onagatik nabarmentzen dira. Coolmax materialarekin egindako kalitate altuko galtzerdiak dira; zuntz honek, transpiragarritasuna eta oinera egokitasuna ematen dio. Aipatu ere, oinaren beekaldeko zati guztia, malgutasuna emateko babestuta daudela.
Lafumaren 3-1en jaka berria, oraindik, sostengarriagoa da ingurugiroa kontutan izanez. Barrualdeko polarra eta kanpo aldeko Gore-Texa %100 birziklatuak dira!!! Jaipur 3-1en jaka hau naturan ibilaldiak egiteko edo hainbat ekintza burutzeko egokia da, haize eta euritatik babestuz. Gure lurraren sostengarria oinarri izanez, ezinbesteko jantzia da hau zalantza gabe.
OIER IBARBIAREN GARAIPENA ULTRA TRAIL DE BARCELONAN
Sitges 2012/5/3
Zizurkilgo korrikalaria, Oier Ibarbia, nagusitu zen UTBCN-n 11:18:02 denborarekin. Bere atzetik helmugaratu ziren 20 minututik gora Carles Santasusana eta Adolfo Aguilo. Aipatu behar da ere Jose V. Benitoren 7. postua 12:39:04 denborarekin, 106km eta 4.750m D+ dituen lasterketa honen lehenengo edizioan. Honela Oierrek, Transgrancanarian podiumeko postuetan zioanean lasterketa utzi beharraren zapore txarra gainditzen lagunduko dio.
ODOL-XURGATZAILEAK
ARRATZUN
Arratzu 2012/5/2
Pasadan larunbatean espero ez zen bisita izan zen Arratzun. 20 minutu falta zirela lasterketako lehenengo korrikalaria helmugaratzeko Eusko Jaularitzako doppinaren aurkako departamentuko bi kide agertu ziren Lasterketako Zuzendariagatik galdezka. Honek ez zekien doppinaren aurkako froga egongo zenik eta arriduraz hartu zuen, ez bai zen EMF edo FEDME egutegiko lasterketa ofiziala, baina ongietorriak izan ziren eta beharrezko guztia jarri zuen beraien lana egiteko. Lehenengo lau gizonezkoei eta lehenengo bi emakumezkoei hartu zitzaien muestrak. "Zalantza gabe ona da gure kirolarentzat eta datorren urtean ere ongi etorriak izango dira" zioen Iker Oleagak.
JULEN LARRUZEA NAGUSI UNTZETAKO ALDAPAN
Zeberio 2012/5/2
Joan den apirilaren 28an Zeberion, Untzetako II.igoera ospatu zen. Santa Kurtzeko jaiak ospatzen dira garai honetan eta aurten, iaz ez bezala, lasterketa Olatxu auzotik hasi zen, helmuga aldiz iaz bezala, Santa Kurtzen bertan izan zen. Guztira lasterketarako 90 lasterkarik eman zuten izena, baina euria gelditu barik izan zen bezperan zein egunean bertan, beraz 50ek parte hartu zuten, hala ere giro oso ona egon zen. Mailari dagokionez, aparta izan zen, aurreko postuetan. Baina lasterketa osoan zehar Julen Larruzea izan zen nagusi, Javi Olabarriaren aurretik. Nesketan, bakarra aurkeztu zen: Begoña Armentia. SAILKAPENAK UNTZETA 2012
EUSKAL MENDI LASTERKETEN TXAPELKETA
Orozko 2012/4/29
Datorren maiatzak 6an ospatuko da Karraka Orozkoko Mendi Lasterketa, eta lasterketa hau Euskal Mendi Lasterketen Banakako Txapelketarako baliogarria izango da. Izen emateak maiatzak 2 arte egin ahal dira. Kontutan izatekoa da diru sariak izango direla lehenengo 10 sailkatuentzat, lasterketako eta txapelketako sariak batuz. Eta gogora dezagun iaz Isabako Camille Extremen lortu zutenak txapela Walter Becerra eta Izaskun Zubizarreta izan zirela. TRIPTIKOA IKUSI // IZENA EMAN
Laugarren urtez ospatu da Bizkaiko Mendi Lasterketen Txapelketa, eta aurten Tuga Arratzu-Urdaibai lasterketa izan da bizkaiko txapelketarako baliogarria. 2012 urteko bizkaiko txapela Arrolapeko Imanol Goñi eta Sestao Alpino-Grafsestaoko Montse Vazquezek lortu dute.
Urtero bezala maila altua zegoen Arratzuko lasterketan, astean zehar egun osoan zehar botatako euriak ibilbidea oso lokaztua utzi zuen, baina honek ez zuen lasterketari mailarik kendu. Gehienok oso gustura bukatu zuten eta asko gozatu zutela zioten helmugaratzean. Berez ibilbide gogorra duen aurtengo Arratzu-Urdaibaiko irabazleak Sestao Alpino-Grafsestao taldeko Ionut Zinca 2:36:23 denborarekin eta Salomon Santiveri taldeko Oihana Kortazar 3:21:37 denborarekin izan dira.
GALDAMESEKO BIRA-ko IZEN EMATEAK IREKITA
Galdames 2012/4/27
Aurtengo Galdameseko lasterketak izen emateak irekita ditu. Bizkaiko herri honetan ospatzen den 34km eta 3.500m gora-behera dituen lasterketa hau ekainak 2an ospatuko da. Informazio guztia lasterketako web orrian (http://www.gaztainaga.galeon.com/) IZEN EMATEAK
"Iparraldera mendi lasterketa bat egiteko km batzuk egin behar dira, eta askotan alde batera uzten ditugu. Sara-n 2009an egon ondoren euskal Pirineoko mendi berdexkak dastatzeko gogoa banuen."
Oñatin ospatu da Mountain Running International Cup zirkuituko bigarren froga den Aloña Igoeraren 8. edizioa. Bertan izar asko zeuden baina denen gainetik izan da lasterketa osoan zehar jaun eta jabe izan den eta errekorra lortu duen Ionut Zinca 1:11:34 denborarekin, eta nesketan aldiz Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen Azara Garcia jaitsieran aurreratu ostean.
ASA marka italiarraren banatzailea den BUSSETUS-en ( www.bussetus.com) eskutik ezagutu ahal dugu lehenengo kaparako erabiltzen dugun mahuka laburreko kamiseta termo-erregulatzailea. Karbonozko zuntzekin egiten duten produktu sortaren barruan sartzen da hau (Hollow Fibre Carbon Ultra Light). Jarraian azaltzen dizuet beren ezaugarriak.
Motxila hau Team Lafumakoek egindakoa da, eta konkretuki ultra trailerako arintasuna eta errendimendua bilatzen zutelarik. Honela, Lafuma Ultra Trail 3 motxila konpartimendu nagusi bat du kremailerarekin, barrualdean poltsiko bat duela, uraren poltsa eramateko beste toki bat eta "easy acces" motako beste poltsiko bat atzealdean.
MISTIK TRAIL MAGAZINE Nº3
www 2012/4/20
Salernok bere argazki aldizkariaren ale berri bat atera du. Ohiko kalitatezko argazkiak aurkezten ditu eta oraingoan Sara Korrika Trail lasterketako argazkiak ateratzen ditu bertan.
IÑIGO LARIZEN HITZALDIA EH 2012/4/20
Iñigo Larizen hitzaldia izango da Eibarren apirilak 26an 19,30etan, Eibarko Klub Deportiboak antolatutako ekitaldien artean. Team Lafuma Iberia taldeko korrikalariak bere esperientzia azalduko digu mendi eskia eta mendi lasterketen inguruan.
Huesca-ko Villanua herrian ospatuko da bigarren aldiz DOBLE KV DEL COLLARADA lasterketa bertikal potentea. Ibilbideak 4.000 m igo+jaitziera ditu 17 km-tan. Gure lurraldeko korrikalari asko izango dira bertan zalantza gabe, eta gogora dezagun, iaz Aralar Mendi taldeko Angel Arrietak lortu zuela garaipena.
Ia ehun korrikalarik eman dute izana Apuko Ultratraileko lehenengo urtea den honetan, bihar apirilak 20an itxiko da izen ematearen epea; beraz, ehundik gora korrikalari izango dira lasterketa gogor eta polit honetan. Bere 84 km eta 4000m D+ ez dute ezerezean utziko irteera puntuan egoten ausartu diren korrikalariak.
MEDILAST GALTZERDI KONPRESIBOEN ZOZKETAREN IRABAZLEAK
EH 2012/4/18
Honek dira Medilast galtzerdi konpresiboen zozketan irabazleak suertatu direnak: Oihana Sanz, J. David Flecha, Anartz Mugika eta Iñigo Eriz. ZORIONAK!
GABEZ TAKARRARAN Gauezko Mendi Lasterketaren bigarren edizioa izango da datorren ekainak 9an gaueko 23,00etan Eskoriatzan. Gauez egiten den mendi maratoi erdia da hau.
Info gehiago: www.eskoriatzagabeztakarraran.com/
GALDARAMIÑO-ko MENDI LASTERKETA (15km/1100mD+) ekainaren 10ean (11:00etan) Eibar-ko Urki auzoan ospatuko da. Izen ematea doan da eta irekia dago.
Info gehaogo: www.mendilasterketa.blogspot.com
Ilun esnatu da oso eguna, baina eguraldi hotz eta bisutsak ez ditu Mendaroko Mendi Lasterketan izena emandako korrikalariak kikildu, eta guztira, 113 lasterkari abiatu dira Herriko plazatik, iazko edizioan baino 60 gehiago; horietatik 111 helmugaratu dira. 24 kilometroko ibilbidea eta 1.350 metroko desnibela gainditu behar zuten. Gainera, azken egunotako euriak are gehiago zaildu du korrikalarien eginbeharrekoa, leku batzutan lokatz handia pilatu delako. Hala ere, fin aritu dira lasterkariak.
Intersport-en blog-ean entrenamenduetan egiten ditugun akatsei buruzko artikulu interesgarri bat aurkitzen dugu. Kirol hau egiten duten zale askok, beraien kontura entrenatzen dute eta oso ondo etorriko zaizkigu gomendio hauek. ITURRIA: http://blog.intersport.es/
4. urteaz ospatuko den Tuga Arratzu Urdaibai mendi lasterketa datorren apirilak 28an izango da eta Mendi Lasterketen Bizkaiko Txapelketarako baliogarria izango da. Lasterketak 30 km eta 2000m D+ ditu. Bizkaiko Txapelketa lehen aldiz ospatu zen 2009an Galarleiz mendi maratoi mitikoan, eta aurten Arratzun erabakiko da bizkaiko txapeldunak. Horretarako korrikalariak bizkaitarra eta Bizkaiko Mendi Federazioan federatuta egon behar da. Gogora dezagun, gaur eguneko txapeldunak Sestao Alpino-Grafsestao taldeko Felicisimo Solanas eta Montse Vazquez direla, iaz Atxondoko lasterketan lortutakoa.
Aurten gure lurraldeko lasterketa zaharrenetarikoa den 9. urtea da. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa era berean 2012 Euskal Kopako bigarren froga izango da. Zalantza gabe inguru ezin hobea da Aralar gure kirolataz disfrutatzeko.
Iker Karrerak urtea Trail de Citadelleseko garaipenarekin hasten du, bere Salomon taldekidea den Julian Chorierri nagusitu zaio eta Team Books taldeko Maxim Cazajous frantziarrari ere. Lasterketa oso gogorra izan da, Citadellesen ohiko den eguraldi kaskarrak betiko lasterketa lagun bat erakartzen duelako, lokatza; 73km eta 3.600m D+ dituen frantziako lasterketa honetan.
GR ibilbideak jendearen laguntzarekin egitea, buruan aspaldian neukan proiektu bat izan da. Askok dakitenez, Eubako nahiz ni, Bilbotik 30 kilometrotara dagoen Bizkaiko auzo bat da hau eta mendiz inguratuta dago. Txikitatik nire jolas tokia inguruko mendiak ziren eta oso ondo ezagutzen dituen nire mendietako baztar guztiak. Mendi lasterketek erakarri nindutenean 8 urte neramatzan Gipuzkoako Hernani herrian bizitzen, eta inguru honetako mendi guztiak ere igota nituen harren, esan nezakeen gutxi ezagutzen nituela lurralde honetako baso eta baztarrak.
Pasadan asteburuan, martxoak 31 eta apirilak 1, mendi lasterketen FEDME epaile ofizialak Segoviako Valsain herrian batu ziren formakuntza ekitaldi batzuetan. Ekitaldi honen helburua epaileak federazio barruan sortu den batzorde berria eta araudiaren aldaketan berri izatea da, eta denboraldi honetan arbitratu nahi duten epaileek gainditu beharko duten froga fisiko bat egiteko ere.
Asteburu honetan Frantzian ospatzen da, oitura den bezala aste santuko igandean, Trail des Citadelles lasterketa. Lavalanet herrian egiten den lasterketa da, Foix-etik os gertu, Kataroen herrialdean, Andorratik ere oso gertu, Ariége probintzian. Ingurua oso ospetsua da dituen gazteluengatik, eta beraien artean goraipatzekoa Montsegur gaztelua, bertan izan bai zen 1244an kataroen erreketa.
SUUNTO ANBIT %10 DESKONTUAREKIN
Bilbo 2012/4/4
Bilboko Licenciado Pozasen dagoen INTERSPORT EXTREME dendan aurkitu dezakezu Suuntoren azkenekoa %10eko deskontuarekin federatuentzat eta Euskaltrail web orriaren lagunentzat.
Saizar Sagardotegia izan da gure lurraldeko lehenegotariko mendi lasterketa talde den Manttaleren aukezpenerako toki aukeratua. Talde honek, lasterketak antolatu eta gure lurraldeko besta lasterketa askotan parte hartuz aparte, gauza asko egiten ditu gure kirolaren alde. Hemen aurkezten digute berain 2011-ko txostena.
Apirilak 15ean 8. Berako Mendi Maratoi Erdia ospatuko da, 6. Ibardin Sari Nagusia delarik. Lasterketa hau aintzindarienetariko da gurean eta oso estimatua ere gure korrikalarien artean.
Loro ere gogoan izan behar lasterketa honetaz hitzegiten dugunean.
IÑIGO LARIZ, TEAM LAFUMA IBERIA TALDEAREN AURKEZPENEAN
EH 3/4/2012
Martxoko aldizkarian Team Lafuma Iberia taldearen aurkezpean agertzen zaigu Iñigo, eta Lafuma etxeak babestutako mendi lasterketen artean Montejurra Running Trail.
HASSAN AITCHAU ETA NEREA AMILIBIA AZKARRENAK ERNIOKO ALDAPETAN
Larraul 2012/4/3
Bigarren urtez Larraul-Ernio-Larraul lasterketan, Aiako Nerea Amilibia korrikalaria izan da azkarrena nesketan 1:28:07 denobrarekin bere iazko denbora hobetuz, Leire Elosegi eta Aitziber Ibarbiaren aurretik. Gizonezkoetan aldiz, Hassan Aitchau nagusitu da 1:09:51 denborarekin iazko Oier Ariznabarretaren denbora hobetuz, Unai Etxarri eta Aitor Conderen aurretik. SAILKAPENAK LARRAUL-ERNIO
MENDAROKO II. MENDI LASTERKETA
Mendaro 2012/4/2
Mendaroko Txirrindulari elkarteak, Mendaroko II.mendi lasterketa antolatzea erabaki du, Mendaroko mendietan zehar. Ibilbideak 24 km eta 1.350m D+ ditu. Lasterketako informazio guztia web orrian (http://mtemendaro.wordpress.com).
TRAIL EZKABAREN IZEN EMATEAK IREKITA
Iruña 2012/4/2
Datorren maiatzak 27an ospatuko den Tail Ezkabaren izen emateak irekita daude. Antsoainen egiten den lasterketa honek 25,7 km eta 1.457m D+ ditu, eta Nafarroako Txapelketarako baliogarria den lasterketa izango da aurten. Lasterketako informazio guztia web (www.txurregi.com/)orrian duzue. IZENA EMAN
GRAFSESTAO NAGUSI ORIOKO PODIUMEAN
Orio 2012/4/2
Besta garaipen bat Ionut Zincarentzat Orion 1:28:55 denborarekin eta beste garaipen bikoitza Satao Alpino-Grafsestaorentzat bigarren Pedro Jose Hernandez izan bai zen, Gontzal Sanzen aurretik. Nesketan Gaikar-Zortzietakoakeko Ana Conde Nagusitu zen 1:48:42 denborarekin, Maite Maiora eta Montse Vazquezen aurretik. Ionutek istripua izan harren ireeran, garaipena lortu zuen duela gutxi hil zen Soraluzeko korrikalariari, Iñaki, homenaldia egin zioten podiumean. SAILKAPENAK ORIO
IONTU ZINCA ETA NEREA AMILIBIA AZKARRERAK GERNIKA URBAN TRAILEAN
Gernika 2012/3/31
Lehenengoz gure lurrandean Urbain Trail bat antolatu dute. Gernika herriaren edertasuna eta inguratzen duen natura aprobetzatuz ibilbide zoragarri bat diseinatu dute, Azkarrenak Sestao Alpino-Grafsestao taldeko Ionut Zinca izan da 1:30:25 denborarekin, Water Becerra eta Abdelilah El Manairen aurretik; nesken artean Nerea Amilibia 1:57:02 denborarekin izan da azkarrena Silvia Trigfueros eta Lezuri Laguenagaren aurretik. SAILKAPENAK GERNIKA URBAN TRAIL
Datorren maiatzak 6an 9,30etan ospatuko da Monrealen (Nafarroa) IV Xtreme Higa de Monreal mendi lasterketa, baina distantzi berria du (21,097 km) eta ibilbide berria ere. Guztira 2000 metro desnibela dauka, pista eta mendi bideetatik.
Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu nahi duzu? Oraindik garaiz zabiltza!!!
Zozketa ofizialean zorterik izan ez bazenuen, edo orain zure burua mendi maratoia egiteko prest ikusten baduzu, oraindik dortsala eskuratzeko aukera bat daukazu.
Apirilaren 5ean www.lasterketak.com web gunean dortsal bat zozketatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko.
Egin behar duzuen gauza bakarra ondokoa da: zuen esperientzia kontatu edo atera nahi izatearen arrazoia. Hori besterik ez. Apirilak 1, lehiaketan parte hartu ahal izateko azken eguna izango da. ANIMATU ETA ZORTE ON!!
7. Kosta Trail, bizkaiko itsas mailan egiten den lehenengo mendi lasterketa da Forum Sport-ek antolatzen duena, Salomon eta Lagun Aro-Mirada Socialen laguntzarekin, abian da. 7. Kosta Trail datorren ekainak 10ean ospatuko da, eta hiru aukera eskaintzen ditu: Lasterketa (30 km), Mendi Martxa (20 km) eta Famili Martxa (12 km). Datorren apirilak 2an, lasterketan zein martxetan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute lasterketaren web orriaren bitartez: www.kostatrail.com.
Apuko Igoera kirol elkarteak lasterketa luzeetako abenturan sartzea erabaki du datorren maiatzak 5ean ospatuko den, lehenengo aldiz, Ultra Trail Apuko Extrem lasterketarekin. Lasterketa honek puntuak emango ditu datorren urteko Ultra Trail du Mont Blanc egin nahi duenarentzat.
2012eko ekainaren 10ean izango da mendi lasterketa, egunaren zehaztapenaren zergatiak argiak dira, Ereñozuko festen aurretik san antonioak girotzen hasteko ezin hobea da ekainaren 10 a. Goizeko 10etan, lasterketaren epe muga 2 ordu eta erdikoa izango dela ikusirik, egokia ikusten dugu irteera 10etan izatea. Ereñozuko plazan (Hernani), dortsalak jaso ahal izateko, parte hartzaileak Ereñozuko plazara joan beharko dute 9ak eta 9:30ak artean.
Joan den igandean iragan dago Sara korrikaren zaspigaren editionea 25 kolometrako lasterkaldia, larrungo mendi itzulian. 523 korrikalariek parte artu dute denbora oso erder batean. Lehen lekuan izan dago Juanjo IGARZABAL (Goierri )1h56mn31s hirugarren urtea parte artzen zuela lasterkaldi huntan, bigarren Oier ARIZNABARRETA Euskal selectionea hirugarren Assan AITCHAOU. emaztetan Oihana AZCORBEBEITA
hirugarren aldiko irabazlea izan dago 2h32mn18s bigaren Claire DUBES hirugaren Soni REGUEIRO RODRIGUEZ. Abandon batzuek izan dire beroarengatik. Homore onehan bukatu da opariak eman ta talo batzuekin garagar ano pixkatekin.
Walter Becerra velenezuelatarra eta Leire Elosegui gipuzkoarra izan dira garaipena lortu dutenak II Talai Bidea zeharkaldian. Eguzkia eta hogei gradotik gorako tenperaturak gogortu egin zuten Donostiatik Hondarribiarako 31 kilometro zituen ibilbidea. Fortura K.E.-ak antolatutako lasterteka arrakastatsua izan zen.
Hasieratik lagunak eta taldekideak diren Walter Becerra eta Pedro Jose Hernandez batera hartu zuten lasterketa burua. ITURRIA: Diario Vasco .
ALOÑA IGOERAREN IZEN EMATE EPEAK IREKIKO DIRA
Oñati 2012/3/24
Apirilaren 8an ospatuko den 8. Aloña Igoerako izen emateak astelehen honetan (martxoak 26) irekiko dira. Urtero bezalaxe 300 korrikalari eta 50 parapentelarientzat tokia izango da. Ibilbideari dagokionez ez da aldaketarik izango, betiko igoera gogora, batiko jaitziera azkarra... eta nola ez betiko paraje eta giro paregabeak!!!
Aurtengo Aloña Igoerak Mountain Running Int Cup zirkuituko 2. lasterketa izanik, europa mailako korrikalari ezagunak espero dira.
Ekainaren 9 eta 10ean - Abiatzea Urdazuritik
Plazer haundi batekin , Miarritzeko " Courant d'air" Taldeak antolatzen du hirugarren aldikotz bere " Raid Xikinto".
Itsas eta mendi artean, euskal herria bilakatuko da zure kirol leku hoberena!
Joan den asteburuan Nafarroan Berrioplanoko 2. Mushing laisterketa lehiatu zen. Bertan TxakukrosaOarsoaldean taldeko Iban Angulo izan genuen bi txakur eta patina modalitatean . Larunbatean 3.8km eta igandean 5.8km bete behar zituzten korrikalariek.
UNTZETA IGOERAREN WEB BERRIA ETA IZEN EMATE EPEA IREKITA
Zeberio 2012/3/22
Datorren apirilak 28an Untetza Igoeraren 2. edizioa ospatuko da. Ibilbideak 10,5km eta 800 m D+ ditu, Zeberiotik Untzeta mendira igo eta jaitziz. Badaukagu informazio osoa laterketaren web orrian eta izen emate epera ere irekita dago.
'TXAPEL'-ek APUKO EXTREM-en HASIKO DU URTEA EH 2012/3/20 Urreratzen dabil urteko lehen zatia eta hilabete baten barruan hiru lasterketa ditut helburu garrantzitsu bezala, 15 egun tartean ditudala. Batzuek dakizuenez lasterketa hauek Apuko Extrem; Zegama-Azikorri eta Hiru Handiak dira.
Iragan otsailak 27an, Argeleko Saharaui herriaren errefuxiatu landetan ospatu zen Sahara Maratoiaren hamabigarren edizioa. 400 korrikalari baino gehiago gerturatu ziren 20 herrialde desberdinetatik, maila desberdinetan banaturik eta lasterketaren distantzi desberdinetan parte hartuz (maratoia, maratoi erdia, 10 km eta 5 km).
Mendi lasterketa egiteaz gain, goizean Mendiko Euskal Selekzioko kideak joan dira Arrianera, eta bertan bildutako 40 bat haurrei hitzaldia eman diete. Mendi lasterketen inguruko bideo bat ikusteko aukera ere izan dute. Ondoren selekzioko kirolariekin batera urtegitik Arrianera bitarteko bidea egin dute korrika. Behin auzogunera iritsi eta gero hamaiketakoa zerbitzatu diete parte hartzaileei. ITURRIA: Hitza .
Imanol Goñik eta Elena Calvillok irabazi dute Arriarango I. Mendi Lasterketa. Helmugan sartzen lehendabiziko goierritarrak berriz, Koldo Agirre eta Elena Calvillo beasaindarrak izan dira. Lehia hori kirolprobako zirkuitoaren barruan dago. ITURRIA: Hitza
Mendi eskiko europa mailako lasterketa garrantzitsuena ospatuko da asteburu honetan, gaurtik hasita. Alpeetan egiten den lau etapa dituen taldekako mendi eski lasterketa. Bertan izango dira gure txapeldunak diren Juanjo Goikoetxea eta Javi Tirapu nafarrak, eta baita Aitor Otxoa eta Igor Arcelay ere.
Donostia-Hondarribia trail-a Fortunak 2011 lehen aldiz antolatu duen proba berria da, mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik korrika eginten delako…eta baita gurutzatu ere. Aurtengoan Asics Trail Series zirkuitu barnean dago.
Las catalanas Marta Riba y María Fares vencedoras de la Copa Andres de Regil-Trofeo BBK, mientras que el Campeonato de España es para Miguel Caballero y Kiko Navarro. Nadie sabía si la niebla que cubría por la mañana todo el valle de Liébana escondía el cielo o más nubes. Hasta que se cruzaba el manto gris en la cabina del teleférico de Fuente Dé y se descubría un sol espléndido acariciando las calizas de la Peña Vieja. Ha sido un momento feliz para cada uno de los esquiadores que iban llegando a la nieve. También era satisfacción colectiva que el rehielo nocturno había dejado el manto duro, a propósito para hacer un recorrido rápido.
Gure laguna den Edu Uribek bere blogean aurkezten digu pasadan larunbatean ospatu zen lasterketako argazki sorta. Beti bezala argazkiak komentarioekin eta korrikalarien izenekin elkartzen ditu.
MENDI LASTERKETEN INGURUAN SOLASALDIA
Eskoriatza 2012/3/14
1.mendi asteari hasiera emateko Oihana Kortazar (Salomon Santiveri taldea) eta Kepa Larreak (Euskal Selekzioa) proiekzio eta solasaldia eskaini dute Huheziko aretoan. Hasiera batean Iker Karrera ere etortzekoa bazen ere, arazo tekniko bat medio ezin izan zuen bertaratzerik izan.
Ikusleek zalantzak, iritziak eta usteak elkarbanatzeko aukera izan zuten ordu eta laurden inguru iraun zuen solasaldian. Besteak beste entrenamendua, lasterketa motak, elikadura, emakume/ama/kirolaren arteko harremana eta lehiaketak izan ziren gai nagusiak.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie hizlari eta bertaratutako guztiei.
ARRIARANGO MENDI LASTERKETA GAZTETXOAK EUSKAL SELEKZIOAREKIN ENTRENOA
Beasain 2012/3/13
Beasaingo Arriaran auzoan ospatuko da larunbat honetan 15,3 kilometrotako mendi lasterketa. Lasterketa arratsaldeko 16etan izango da eta goizean (11etan) gaztetxoek Euskal Selekzioaren korrikalariekin entreno txiki bat egiteko auketa izango dute. Gaztetxoeri kirol hau urbiltzeko eta goiz polita pasatzeko aukera bikaina da.
Eguerdian ere, giro atsegin batean, bertan bazkaltzeko aukera egongo da (pasta+oilaskoa+postrea+kafea).
TRAIL LABUR ETA LUZEETARAKO DISEINATUTAKO ZAPATILA
Zapatila hauek oso landuak dira eta mendi lasterketetarako oso egokia, distantzi labur zein luzeetarako, ibilbide mota guztietarako eta edozein perfileko lasterketetara egokitzen dena.
Errenterian 5. kanikross lasterketa ospatu da, eta arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Antolakuntza mailan, ikusleek onartu zuten inongo arazo gabe zirkuitua zegoenetik 2 kilometrotara kotxeen ibilbidea ebakitzearen erabakia (administrazioarekin bat hartutako erabakia kotxe piloak ez izateko), eta partaidetza zoragarria kantitate eta kalitate mailan. Lehenengoz kanikross lasterketa batek lortzen ditu 138 parte hartzaile. Kontutan izanik batzuek ezin izan dutela parte hartu beharrezkoa zen materiala ez zutelako, txakurren bakunak falta...
IKER URIZAR 3. ULTRA TRAIL DE LES FONTS-en Tarragona 2012/3/12
Aurten ere podiumean sartu da Erdella taldeko Iker Urizar hiru etapatan egiten den lasterketa honetan. Lehenengo egunean gueko lasterketa zen ete 24. postua lortu zuen 1:52:25rekin; bigarren egunean bere distantziko frogan bai 4. helmugaratu zen 9:12:36rekin eta azkenengo etapan 15. 3:05:29 denborarekin. Beraz, behin betiko sailkapenean 3. postua lortu zuen 14:10:30rekin, Oscar Perez eta Roberto Anes-en atzetik.
Etxebarriako Gazte Asanbladak beste urte batez antolatu dute Kalamuara Igoera. Lasterketa herrikoia izatez baina maila altuko korrikalariak izaten direna beti. Aurten Ionut Zinca nagusitu zaio 3 segundogatik Iñigo Larizeri eta 43" Oier Ariznabarretari. Taldean joan ziren Imanol Goñirekin, baina azkenengo metroetan nagusitu da Ionut. Nesketan, bakarra izan da Ederne Sanchez.
Heldu den martxoaren 15ean, eguerdiko 13etatik aurrera irekiko da apirilaren 15an ospatuko den Berako VIII Mendi Maratoi Erdia – VI. Ibardingo Sarian izena emateko epea. Azken urteetan izan den dortsal eskaera dela eta, 450 dortsal jarriko ditu parte hartu nahi duenarentzat eskuragai lasterketa antolatzeaz arduratzen den Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldearekin eta Gure Txokoa elkartearekin batera. Inskripzioa taldearen web-aren bitartez egin ahal izango da, www.manttale.com, 22 €-ren truke federatuak daudenentzat eta 25 € federatuak ez daudenentzat, martxoak 27a baino lehen edo partaide kopurua bete arte.
MONDRAGON UNIBERTZITATEAREN MENDI ASTEA
Arrasate 2012/3/8
Mondragon Unibertzitateak mendi astea antolatu du. Martxoan zehar solasaldi, bideoemanaldi eta irteerak antolatuko dituzte. Bertan, astelenena (martxoak 12) Iker Karrera eta Oihana Kortazarrekin solasialdia izateko aukera izango da mendi lasterketa eta ultra trailak gaitzat hartuz.
JAVI OLABARRIARI ELKARRIZKETA BERRIA EGUNKARIAN
EH 2012/3/8
Euskal Selekzioko korrikalaria den Jabi Olabarria orozkoarra da protagonista Berria egunkariak ostiralero mendiari egiten dion jarraipen berezian. Munduko Kopan hirugarren postua lortu zuen iaz, gizonezkoetan inoiz lortu den emaitza hoberena da hau. Beteranoa baina sasoian da zalantza gabe.
Asteburu polita Kanaria Handian, 1800 kirolari inguruk, gozatu zuten berriro The North Face Transgrancanaria lasterketaz. Aurten eguraldi ona izan da, garai honetarako tenperatura normalak, fresko gauetan kota altuetan eta beroa egunez bailaran barrena.
Euskaltrailen ikusleen artean 2011ko euskal korrikalari bezala aukeratuak izan ziren Iker Karrera eta Oihana Kortazarrekin berriketan izateko aukera izan genuen pasadan ostiralen Tolosan. Tugak oparitutako kamiseta bana emateko eta elkarrizketa txiki bat egiteko aukera ere izan genuen. Elkarrizketa Joseba Usabiagak landu eta zuzendu zuen. Ohi duen bezala gai desberdinak jorratu eta giro atsegina sortuz.
Euskaltrailetik ESKERRIK ASKO hiruroi!!!
Tuga Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketak izen emate epea ireki du. Era bitara egin daitezke, www.arratzu-urdaibai.com web orriaren bitartez edo INTERSPOT EXTREME dendan, Licenciado Poza 46 Bilbon. Dendan egiten duenak deskontu batez baliatu al da * eta izen ematearen diruko (24€) beherapena izango du The North Face markako edozein produktu erosterakoan.
Partaidetza 450era mugatuta dato eta astean zehar antolakuntzak korrikalarientzako ostatuak argitaratuko ditu.
*Intersport Extreme-ek egindako promozioak ez du zer ikusirik antolakuntzarekin, dendaren kabuz egiten den promozioa da.
Mendi eskian eta mendi lasterketa bertikaletan aspaldian oso fin dabilen Iñigo Lariz elgoibartarra da Lafuma Iberica taldearen fitxaketa berria. Gero eta ezaguna egiten zaigun marka hau, gure lurraldean sartzeko ahaleginetan, Iñigo aukeratu dute bere irudi bezala gure lurraldean. Ez dago zalantzarik aukera bikaina dela hau.
Aste osoan eguraldi bikaina izan ostean, euripean jokatu da Azpeitian Xoxotera igotzen den Zuzenien lasterketa bertikala. Honek ez du argitasunik kendu izarrez betetako laterketa honi. Munduko kopako garaile biak ziren bertan eta maila altuko korrikalariz josita, ia 200 partaide izan dituena.
Euskaltrailen eskaintza berri bat aurki dezakegu. Wikiloc web orrian kontu bat ireki da, bertan gure lurraldeko ibilbideak jartzeko. Honela, beti izango ditugu eskura ezagutzen ez ditugun gure lurraldeko ibilbide piloa eta arazo gabe egin ahal izango ditugu (GPSak funtzionatzen duen bitartean noski!), edo gure lurraldeko ibilbideak jarri ahal izango ditugu, denak orrialde berean edukiz eta honela behar duguna deskargatu; baina lasterketa aurrekin entrenamendu bezala egiteko edo lasterketa ostean ibilbidea ezagutu nahi dugulako.
Asteburu honetan martxan jartzen dira ultra lasterketak, Europa mailako ultra lasterketa garrantzitsuenetariko batekin hain zuzen, The North Face Transgrancanaria.Duela urte batzuetatik, martxoko lehenengo asteburuan ospatu ohi da, eta aurten 1.800 korrikalari batuko dira Kanaria Handian zehar lasterketaren 4 neurri desberdinetan. Lasterketa izarra 123 kilometrotakoa da, eta honekin batera Hego-Ipar 96 kilometrotako lasterketa, 42 kilometrotako maratoia eta hasiberrientzako egiten den 24 kilometrotakoak izango dira.
EGUNA: 2012ko martxoaren 4a
TOKIA: San Martingo Harria – Pescamou lepoa – Auñamendi – Soum Couy - San Martingo Harria.
2011ko edizioan, mendizale eta eskiatzaile ugarik gozatu ahal izan genuen EMFren mendiko eskiko zeharkaldiaz. Parte hartu genuenok egun ederra igarotzeko aukera izan genuen: eguraldi bikaina, elur ona eta lagunarte hobea. Aurten ere, EMFren ekitaldi ofizial honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Baldintzak egokiak izango direla aurreikusten da, baina, guztiok mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko elurra izango dela ziurtatu nahi dugunez, oraingo honetan Auñamendi ingurua aukeratu dugu horretarako.
CARLOS GUTIERREZ-en HITZLADIA MARATON SABLES 2011-ri BURUZ
Zalla 2012/2/27
Aste honetan zehar Ubietamendi taldeak antolatzen duen Mendi Astearen barruan, ostegunean martxoak 1, Carlos Gutierrezek hitzladi bat emango du bere Maraton Sables 2011-ri buruz. Hau Zallako Kultru Aretoan izango da 19,30etan.
Ostiralean izan zen Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko dortsalen zozketa, beraz baditugu denboragatik eta zozketa bidez lasterketa honetarako dortsala lortu duten korrikalarien zerrenda. Urtero jende gehiagok nahi du lasterketa honetan parte hartzea, hori dela eta zozketa bidez banatzen dira dortsal korpuru bat.
Mendi eskiko Euskadiko Kopako lau frogatatik hiru ospatu direnean, hau da, datorren martxoak 10 eta 11an ospatuko den Travesia Regil frogaren faltan, Miguel Caballero eta Amets Maiztegi dira kopako liderrak.
Aste bat falta da Trangrancanaria lasterketa ospatzeko, eta corredordemontaña.com-en iazko irabazlea den Zigor Iturrietri egin diote elkarrizketa.
Bertan iazko garaipenari errapazua eman eta aurtengoa nola ikusten duen kontatzen digu.
2007an sortu zen Aramtoz Mendi Lasterketa ez da aurtengo egutegian izango. Brinean Mendi Lasterketa Elkarteak Urkiolako Parke Naturalean antolatzen zuen lasterketa eder hau ez da ospatuko. Gure egutegien bere nortasun izan duen lasterketa da hau; lasterketa teknikoa, gogorra eta oso polita paisai aldetik. Batzuek ez zuten gustuko korrika egiteko "teknikoegia" zelako baina arrazoi horregatik ere oso gustukoa beste batzuentzako; gehienbat mendizaleentzako gustukoa zen lasterketa.
Martxoaren 4 ospatuko da, Azpeitian, ZUZENIEN igoera bertikala. Igoera hau, EUSKAL HERRIKO LASTERKETA BERTIKALEN zirkuituko lehenbiziko igoera izango da, Txindoki, Uharte- berian eta Anbotokoen aurretik.
Salomon Santiveri taldeko korrikalari berria den Oihana Kortazarreri egin diote elkarrizketa corredordemontaña.com-en. Bere ikuspegia azaltzen digu ganean dugun denboraldia dela eta SkyGames-etaz ere hitzegiten digu. ITURRIA: corredordemontaña.com
JAVI OLABARRIA ETA OIHANA KORTAZAR SARITUAK EMF-ren ESKUTIK
Donostia 2012/2/21
Euskal Selekzioko korrikalari bi hauek (Oihana orain Salomon Santiveri taldean) sarituak izan dira pasadan otsailak 17an Donostian ospatu zen EMF-ren Mendizaletasunaren Galan. Zalantza gabe, World Series-etan egindako lan bikainaren saria da hau (Oihana 1. eta Javi 3.). Zorionak biori!
Argitaratu da 2012 urterako indarren izango den EMF lasterketa ofizialetarako araudia. Aldaketa aipagarrienak Euskal Koparako puntuazioarena eta mailen aldaketa da, hau estatu mailan jarraituko den kirteriora adostuz. Araudia Euskal Kopako egutegiaren behekaldean deskargatu ahal duzue.
Euria, haizea eta lokatza gainditu behar izan dute gaurko egunean Apuko Igoera lasterketan parte hartzera ausartu direnak. Lehengotatik konturatu dira korrikalariak gaur egun gogorra izango zutela; Zaramillotik irten eta berehala asfaltoko igoera gogor bateri aurre egin behar. Ionut Zinca eta Ana Conde nagusitu ziren denon artean.
Aurten FEDME-ren Epaile Batzordearen araudia indarren jartzen da. Bertan, epaileek eguneratzeko ikastaroak urtero egin behar dutela ezartzen du. Behintzat aurreko urtean zehar lasterketa bitan izan beharko dira edo froga fisiko bat gainditu beharko dute Epaile Aktiboa bezala izateko. Froga hauek gainditzeko ez dira elite mailako kirolariak izan behar; hauek, edozein mendizalek gainditzeko bezalako frogak izango dira.
Txus Romon korrikalariak International Skyrunning Federationi buruz eta honek aurkeztutako egutegiari buruz bere iritzia ematen digu. ITURRIA: corredordemontaña.com
GPS integratuarekin merkaturatzearekin batera, Suuntok Training Camp bat antolatu dute entrenamentuak eta munduko ultra korrikalari onenen eskutik esperientziak jasotzeko tartekatuz. Suuntok outdoor abenturaren barrena eramaten zaitu Anbit Training Camp eta Suunto Team taldea ordezkatzen GORE TEX Transalpine Run 2012-ean parte hartzeko aukera emanez.
Elur asko eta kalitate onekoa, eguraldi zoragarria, hodeiren bat ere zeruan eta tenperatura baxuak -14ºC, pasadan 2012/2/12 mendi eskiko "Challenge de Alta Montaña de Luchon" ospatu zen, 2012 Euskal Herriko Txapelketarako baliogarria.
Martxoak 17 eta 18an CSP-115 lasterketako 62 kilometrotako zati bat egingo da. Egun bi hauek antolatzaileen laguntzarekin eta Miguel Heras eta Nerea Martinez-ekin batera egin ahal izango dugu. Nereak elikadurako aipamen pare bat ere egingo ditu. ITURRIA: desnivel.com
SORALUZEKO MENDIZALE BAT HILA DA FRANTZIAR PIRINEOETAN ERORI BATEGATIK
Trabes 2012/2/13
Mendizalea, 37 urtetakoa, beste bi mendizalekin zegoen Soum du Léviste mendia igotzeko intentsioarekin, Tarbes inguruan. Iñaki Ruiz Arana oso larri sorostu zuten eta Tarbeseko ospitaleko bidean galdu zuen bizitza. DeiaDiario VascoEl CorreoNoticias de Gipuzkoa
Pasaden igande hau izan zen nire bigarren GR-a korrika egiteko aukeratutako eguna,eta batzuek nahita egiten dudala uste badute ere (data duela hilabete jarria zegoen),horaingoan ere,eguraldi txarra zela eta alerta laranjakin egitea suertatu zitzaigun...Honek horrela jarraitzen bada,hurrengoa Saharan egingo dut eta gutxienez ur pixkat eramango diet bertakoei..hau da,hau!!!
Motxila hau Raid Lafuma taldeko kideek diseinatua da, erabiltzen dutenean erosotasuna irabazteko helburuarekin. Honela, Lafuma Raid 30 motxilak kremailera nagusi bat dauka eta bertan sartzen da ura
Arratzu Urdabai Mendi Lasterketa eta Tuga Wear, traileko ekipaje pertsonalizatuetan liderra den etxea, kolaborazio akordio batera iritzi dira hurrengo urteetarako Tuga Arratzu Urdabai lasterketa izango dena. eramateko poltsa. Baina hau ez da dena, Raid 30 motxilak babesten duen funda bat dauka.
Otsaila zozketa berri batekin hasiko gara. The North Face taldeko Zigor Iturrietak euskaltraileri jaka bat oparitu dio, web orriko ikusleen artean zozketatzeko. Aurten, Zigorrek, iaz baino erronka gogorragoa dauka; maila horretara heltzea ez da erraza, baina mantentzea ez da errazagoa izango. Zorte on Zigor 2012 urteari begira eta eskerrik asko egindako opariagatik!
ZIGOR ITURRIETA ASTEBURU HONETAN GR-121an
EH 2012/1/31
Zigor Iturrieta, The North Faceko korrikalaria, lagunekin gure lurraldeko GR-ak egiteko proiekutan jarraitzen du. Asteburu honetan, otsailak 4, Hondarribiatik Mutrikura zeharkaldia egingo du. Jarraipena edo berarekin joan nahi badugu facebook bitartez egin dezakegu.
Bilbon kokatzen den mendi lasterketetan aditua den denda honek, bere Facebook orrialdea aurkeztu digu. Honela kirol hau maite dutenekin konektatu ahal izateko sare sozial berrien bitartez. Honen bitartez dendako berri guztiak ezagutuko ditugu.
Las previsiones meteorológicas no anunciaban unas condiciones idóneas para el desarrollo del Open Altitoy 2012 prueba que era valedera para el Campeonato de Euskadi por Equipos; días antes de la prueba, la falta de nieve y la dureza de la misma creaba ciertas inquietudes a la organización, pero la nieve aunque no en grandes cantidades llego y permitió el desarrollo de la prueba, aunque esta no se pudo realizar el recorrido previsto inicialmente por la organización, esto no fue ningún inconveniente porque los trazadores de esta prueba están acostumbrado a lidiar con situaciones similares y a pesar de todo sus propuestas siempre son excelentes.
Marxoaren 31n, goizeko 10:00tan, ARRATZUKO ARROLAPE M.T.-ak lehenengo “I. URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO 2012” antolatuo du. Asfaltoa eta trail-a nahastuko dituen froga izango da, ohiko korrikalari herrikoei Trailak berarekin dakarren gogortasun “goxo” hori ezagutarazteko asmotan. Aukera ederra izango da trailean hasi nahi duenarentzako.
Aloña
Igoerak 7. urtea beteko du aurten eta Mountain Running Internacional Cup nazioarteko zirkuitoan barne izango da 2012 urtean. Orain arte barne egon dan Arratzu-Urdaibaik ez du zirkuiitu hortan parte hartuko, baina euskal lasterketa bat izango da bertan beste urte batez.
Konprezio galtzerdien erabilera zabaldu egin da azkeneko garai hauetan korrikalarien artean, baina ez dago guztiz argi hauen eragina esaten dutenak badiran. ITURRIA: revistatrail.com
KARRAKA OROZKOKO VII. MENDI LASTERKETA - EUSKADIKO TXAPELKETA
Orozko 2012/1/27
Orozkotik irten eta Orozkora bueltatzen den ibilbide baten zehar karraka egin beharko dute, orozkora, maiatzaren 6an, KARRAKA 2012 Orozkoko mendi lasterketan partehartzera hurbiltzen diren mendikorrikalari guztiak. Ipergorta eta Oderiaga tontorrak izango dira helburu nagusi. 27 km dira 1800 metroko desnibel positiboarekin. Ibilbidean zehar basabideak, bidexkak eta inguru karstiko oso teknikoak egongo dira.
Euskadunaren fitxaketak gehiago sendotzen du Kilian Jornet, Mireia Miró, Miguel Angel Heras, Iker Carrera, Tòfol Castañer, Mònica Aguilera, Nerea Martínez eta Laura Orguék osatzen duten taldea. Kortazarrentzako 2011 itzelezko denboraldia izan zen Munduko, Europako eta Espainiako txapeldun izateraino, 18 garaipenekin.
Igandean izan zen Zumaiako I Txakurkrosa, bertan Euskal Herri guztikokorrikalariak bildu ziren beren lagunik onena duten txakurrarekin. ZirkuitoaZumaiatik atera ta San Lorente ermitara abiatu zen, han 1,5km-ko zirkuito batibi buelta eman eta berriro Zumaira bueltatzeko.
Ezagutzen dituzu Squeezy gelak? Oso ondo funtzionatzen dute! duela hilabete pare batetik dendan ditugu. Bi motatakoak daude: kafeinarekin eta gabe. 25gr-takoak dira eta balio energetikoa 227kJ-takoak dira. Kuriosoena: gluten gabeak eta laktosa gabeak.
Datorren apirilaren 15ean, igandea, ospatuko da Mendaroko II.mendi lasterketa. Goizeko 10etan izango da irteera, udaletxe aurretik. Ibilbideak 24km izango ditu eta 1350 metroko desnibel positiboa edukiko du. Mendaroko mendietan zehar izango da lasterketa, Urnobitza gaina (608m) eta Otarre (662m) izango dira gainditu beharreko bi punturik altuenak. Aurreneko edizioan irabazleak, mutiletan Luis Alberto Hernando 1h 57m 18sg denbora eginaz eta emakumezkoetan Maite Maiora 2h 23m 43sg-ko denborarekin.
Euskal Selekzioko Oihana Kortazar 523 punturekin eta Salomon Santiveri taldeko Iker Karrera 303 punturekin izan dira euskaltrail.com web orriko lagunek aukeratu dituzten 2011 urteko korrikalari onenak. Guztira 176 erantzun zuzen jaso dira.
Aspaldian, ultratan lortzen ari den emaitzengatik, asko entzuten den korrikalari honek ere bere blog pertsonala estreinatu du. Bertan argazkiak eta egiten dituen lasterketen kronikak irakurri ahal izango ditugu besteak beste.
Urtarrilaren 14ko asteburuan eman nion hasiera denboraldiari Puzol herrian,Valencian. Lasterketa 93km luze eta 3800m +. Erkidegoa zeharkatzen duen ibilbidea La Pobleta de Andillan helmugaratzen da, Teruelekin mugan.
Datorren ekainak 24ean, igandean, ospatuko da I. Amurrio Trail Lasterketa. Irteera 9,30etanizando da eta 4 ordu t'erdi izango da ibilbidea betetzeko denbora gehiengoa, 14etan bukatuz. Ibilbidea hasi eta bukatzen da Amurrioko udalaren parean, 29 km-ko distantzia eta 1.412 m-tako igoerarekin. Sanvada - Garobel mendilerroan barrena ibiliko da, Tologorri (1.068m) duelarik ibilbideko puntu altuena.
Euskal lasterketa hau klasikoa bihurtu da nazioarteko egutegian. Izen epea ireki, eta 24 ordutan 570 eskaera izan ditu. Nahikoak izango ziren lasterketak dituen 450 dortsalak betetzeko; beraietatik 100 Skyrunner Wolrd Series-etarako gordeta daude eta beste 125 zozketatuko dira 2010 eta 2011ko denbora honenen artean.
Lasterketa honek 21 kilometrotako ibilbidea izango du. Arrigorriagan jaio da mendi travesia berri hau. Parte hartzeileek oinez edo korrika egin ahal izango dute ibilbidea.
AITOR LEAL GR-10 EXTREME-en NAGUSI
2012/1/14
Aitor Leal, S.D. Erlaiz taldeko korrikalari irundarrak irabasi du 93 km eta 7800 m desnibela duen GR-10 EXTREME lasterketa 9o02' denborarekin; honela ordu erdian hobetzen du lasterketako errekorra. Irteeratik bere erritmoa ezarri zuen eta km 2-rako bakarrik zioan, 15 min ateraz bigarren sailkatu zen Angel Mudarra Andaluziako txapeldunari.
Goraipatu behar lasterketa gogorra izan dela, ibilbideko %95 korrika egitekoak ziren eta atseden tarte gutxi.
Lasterketa honekin, Aitorrek Transgrancanaria lasterketarako puntua hartuta duela esan daiteke, eta The North Face nazioarteko talde indartsuarekin indarrak neurtzeko prest ikusten dugu.
Asteburu honetan, Zigor Iturrieta eta bere The North Faceko taldekidea den Sebastian Chaigneau, Transgrancanaraik antolatutako Training Campean izango dira.
Euskal Herriko txapelduna eta Sestao Alpino-Grafsestao taldeko korrikalaria den Walter Becerrak bere blog pertsonal berria aurkeztu du. Aspalditik ezaguna da gure artean Walter eta bera jarraitzeko aukera ezin hobea da hau.
Joan den igandean, urtarrilak 8, Jaizkibelgo lehen txakurkrosa lehiatu da. Guztira 84 korrikalari izan ziren helmugara iritsi zirenak, ibilbide guztia egin eta gero. Korrikalariek 6,5kmko zirkuitu lokaztu eta irristalari bateri aurre egin behar izan zioten.
Aurten ere, 2012an, Zegamako lasterketa naioarteko mailan punta puntan kokatu da berriro, Skyrunner World Series 2012ri hasiera emanez. Aurten munduko kopako egutegiaren egitura aldatu egin da, modalitate desberdineko egutegian osotuz beraien ezaugarrien arabera.
Samu lagunak, mendi lasterketetan aditua den bilboko INTERSPORT EXTREME dendak duen zapalketaren eskanerra frogatu du eta oso gustora geratu da experientziarekin. Bere blogean kontatzen digu dena.
"GOGORRA IZAN DA LEHENENGO EGUNETIK AZKENEKORRARTE " ERDERAZ
Antartika 2012 /1/10 Tras concluir con éxito el proyecto de atravesar la Antártida en total autonomía con el impulso de cometas, la expedición NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 ha hecho un primer balance del éxito logrado. Juan Vallejo ha hecho unas primeras declaraciones desde Bahía Hércules, donde esperan la llegada en las próximas horas de una avioneta que les lleve a la base de Union Glacier, su último contacto con el continente helado. ITURRIA: Basque Team .
Con unas condiciones de nieve buenas, nieve más que suficiente aunque muy dura, lo que obligo a los trazadores de la prueba a variar el recorrido previsto inicialmente, por otro con menor pendiente, para evitar posibles incidencias o accidentes, el recorrido realizado se encontraba en muy buenas condiciones, el recorrido partía de la zona más baja de la estación: Pas de l´Ours a 1527 metros, a través de las pistas Palombes, Sapins y Boulevard des Pyrénées alcanzaba la zona más alta de la estación, próxima a la cima de Soum Couy, con un desnivel de 626 y muy cerca de los 6 kilómetros de recorrido ascendente.
KILLIAN ZEGAMA-AIZKORRIN IZANGO DA AURTEN ERE
Zegama 2012/1/7
Askorentzat munduko mendi korrikalari eta eskiatzaile onena dena, konpetizio mailan behintzat, Killian Jornet kataluniarra aurten ere Zegama-Aizkorrin izango dela esan du. Gure korrikalarian beragandik hurbil ibili dira (Aitor Osa, Zuhaitz Ezpeleta, Fernando Etxegarai...) baina zalantza gabe faborito nagusia da bera.
Bukatu da 2011 urtea eta euskaltrail.com-etik euskal korrikalari onenak aukeratzeko proposamena egiten da. Parte hartzaileen artean TUGAk euskaltrailentzat diseinatutako tuboak zozketatuko dira.
THIEL-eko MENDIKATEAREN AURREAN 50 km/o ABIADURAN
Antartika 2012/1/4 Azaroaren 16an abentura hasi zutenetik jardunaldirik aprobetxagarriena bizi izan zuen atzoNATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek. Ia 50 kilometro ordukoabiaduran Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 180 kilometro egin zituzten egun bakarrean, abenduaren 21an ezarritako 155 kilometroko errekorra hautsiz. Haizean, tenperaturan, lur-eremuan, eta gainontzeko baldintzetan izandako hobekuntzak asko animatu du hirukotea. Eta zer esanik ez Thiel-eko mendikatea begi bistan izatea, basamortu zuriko monotonia hautsiz. ITURRIA: Basque Team .
Oraingoan Joseba Usabiagak Aitor Leal-eri egiten dio elkarrizketa. Aspaldian ultratako lehenengo postuetan ikustea ohiko egiten zaigun korrikalaria. ITURRIA: josebausa.blogspot.com
Walter Becerra eta Sestao Alpino-Grafsestao saritauk izan dira Sestaoko Udaletxean eskutik urteko herriko kirolari hobearena bezala Walterren kasuan eta talde hoberena ere.
Abentura hasi eta 44 egunera Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Hego Polo geografikora iristea lortu dute. 2.200 kilometroko zeharkaldi gogorra izan da antartikako izotzean, askotan haizea kontran, leretarako lur-eremu desegokian eta muturreko tenperaturekin, 45 gradu zero azpikoa zenbaitetan. Ezarritako helburuaren lehendabiziko atala bete dute eta aurretik beste 1.200 kilometro dituzte kontinente izoztua alderik alde zehartzeko. ITURRIA: Basque Team .
HIRU HAUNDIAK-en IZENA EMATEKO EPEA ZABALDUKO DA
Gasteiz 2011/12/29
Igande honetan, urtarrilak 1 goizeko 11etan, Hiru Haundiak (Gorbea-Anboto-Aizkorri) lasterketaren izen emate epea irekiko da. Hauek lasterketaren web orriaren bitartez egin ahal izango dira.
KIROLERAKO OINARRIZKO ELIKATZE ETA OSASUN KONTZEPTUAK HITZALDIA
Zornotza 2011/12/28
Zornotza Saskibaloik antolatutako hitzaldia da eta ENEKO IZKARA izango da hitzaldia emango duena, Zientzia Biologikoetan Lizentziaduna eta Dietetikan eta Elikaduran Masterra, ostiral honetan abenduak 30 arratsaldeko 6etan Zelaieta Zentroan (Zornotza).
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza minutu gutxi direla beraien dendan barruan Hego Polotik 200 km-tara; beraien nekea aurpegietan nabaria da, gaur, 144 km egin ostean.
ITURRIA: Basque Team
BEZ barne? agente bakoitzeko 36 euro, helikopteroa 2.000 euro orduko. Eusko Jaularitzak baiezkoa eman zion atzo, urtarrilak 1etik aurrera inguru naturalean egiten diren erreskateak kobratzeko. "Arriskuko kirolak" egiten diten kasuetan kobratuko da tasa hau. FUENTE: desnivel.com
Bazenekien gure lagun eta korrikalari handia Txus Romonen hitzak. Berriro dator artikulu berri batekin non sentsuz eta naturaltasunez ematen duen entrenamenduei buruzko bere iritzia. ITURRIA: corredordemontaña.com
Beste urte batez agur esaten diogu urteari Xtrem Zornotzak antolatutako Beletxikieta Igoerarekin. Urtero bezala oinez, korrika edo bizikletaz egiteko aukera izan da; oinezkoek eta korrikalariak Belatxikietara igo eta jeitzi behar izan zuten 14 kilometro inguru betez, eta bizibletazkoak igo bakarrik egin behar zuten 8 kilometrotako igoera batekin eta lasterketaz kanpo jeitziz berriro herrira.
EUSKAL HERRIKO BERTIKALEN ZIRKUITUA 2012
EH 2011/12/23
Aurten, 2009 urtean egin zen bezala, gure lurraldean ohiko diren lasterketa bertikalak, zirkuitua osotuko dute Open eran. Laster argitaratuko da zirkuitu honetako informazio guztia: araudia, sariak, etab.
"EGURALDI ONA, TERRENO ZAILA, HEGO POLOA 400 KILOMETROTARA "
Antartika 2011/12/23 Astearteko 40km eskasen ondoren, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioak “kruzero abiada” sartu du: Atzokoan zeharkaldiko errekorra ezarri zuten 155km eginez eta gaur 124km egin dituzte. Eguraldia ere alde dute, azkeneko egunetan ez dira zeroz azpiko 25 ºC etataik jaitsi, “tenperatura altuak dira”. Hego poloa 400 kilometrora, zer edo zer nabarmentzearren, terreno oso kaxkarra aurkitzen ari dira. ITURRIA: Basque Team .
Urtean zehar ultra askotan ikusi ez harren, Eneko Aurrekoetxeak aztarna sakona utzi du aurten. Brinean taldeko Zornotzar honek 2011ko Ultra Trail du Mont Blanc-en parte hartu zuen bigarren urtez jarraian, eta bat baino gehiagori aho zabalik utzi dio. ITURRIA: mendikolasterketak.blogspot.com .
Nacido y residente en Irún, Aitor Leal Irastorza es ahora mismo, uno de los corredores de montaña dedicado a las carreras de media y larga distancia por montaña, más en forma del panorama nacional español. ITURRIA: corredordemontaña.com
Kanikross kirola egiteko asteburu bikaina Can Pradell-Valgorguinako (Bartzelona) Montseny Parke Naturalean; eguraldi eta ibilbidearen egoeraren aldetik ere.
The North Face taldeko Zigor Iturrietak proiektu berri bati hasiera emango dio larunbat honetan. Euskal Herriko GR ibilbideak egin nahi ditu korrika, eta egin duen lehenengoa nola ez, etxekoa. Hilean bat egingo du eta larunbat honetan, abenduak 17, Zigorrek korrika bete du Bizkaiko Mikeldi GR-229 ibilbidea. Honek 95 km ditu eta Durangaldea zeharkatzen du.
Orain arte Cronospot izeneko lasterketak izena aldatu eta 3ª Vertical Ski Pallars deitu da. Hau gainera mendi eski denboraldiko lehen espainiako txapelketa izen da, kronoigoera edo lasterketa bertikal modalitatean.
La Saintelyon es una de las pruebas mas afamadas de Francia, y de las mas longevas,este año era su 58 edición, casi sin pensarlo ,un mes antes de la carrera,como vimos que no podiamos ir ,ni a Chiva ,ni a K42 Anaga, decidimos ir a esta carrera,ya que disponiamos de 4 dias libres. ITURRIA: mimundoelultrafondo.blogspot.com .
Hasi degu horrenbeste denboraon zain egon geran neguko deboraldia. Gironako Vallter2000 eski estazioan ospatutako Cronovallter frogan 9. postua lortuta, aurretik eta atzetik izen ezagunekin. ITURRIA: inigolariz.blogspot.com .
"SAIATU ZAITEZTE 83º PARALELOTIK AHALIK ETA HEGOALDEREN KOKATZEN!"
Antartika 2011/12/17 NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko metereologoak, Gert Coone-k, biharkoan borraska handi bat Hego-polo geografikora hurbilduko dela iragarri du.Iñurrategi, Vallejo y Zabalza 82º paraleloan daude dagoeneko, Hego polotik 800 kilómetra eta zeharkaldiaren bukaeratik 2.000 kilómetrora. ITURRIA: Basque Team .
Asteazken honetan, abenduak 14, V. Apuko Igoeraren aurkezpena egin zen Güeñesko Errekan goizeko 10,30etan. Bertan Galarleizeko antolatzailea den Pedro Galarza, Euskal Selekzioko Jose Felipe Larrazabal, 2010eko espainako txapelduna ziklokrosean gazteen artean izan zen Jonatan Lastre eta bere prestatzailea Manu Gonzalez ere izan ziren.
Igande honetan Catalunyako Zirkuiturako puntuagarria den Solsonako Mendi Duatloia jokatu da eta bertan, Euskal Herriko Selekzioa izan da, izugarrizko emaitza onak lortuz. Gizonezkoetan, sei lehenetan selekzioko lau kide sartu dira eta joan den neska bakarrak ere maila oso ona erakutsi du, laugarren postuan amaituz. ITURRIA: mendiduatloia.com .
ISKANDER RODRIGUEZ 2. BURGOS-eko CANICROSS LASTERKETAN
San Adrian de Juarros 2011/12/14
Pasadan abenduak 4ean espainiako koparako puntuagarria den Burgoseko Cranicross lasterketan Isakander Rodriguez Arratzuarra 2. postua lortu zuen. Gure artean gero eta korrikalari gehiagok parte hartzen dute kirol honetan. Lasterketako informazio gehigao web orrian eta argazkiak Leiren eskutik.
EUSKALDUNAK CRONOESPOT-en
Port-Anié 2011/12/14
Igande honetan, abenduak 17, Port-Anié estazioan ospatuko da eskiko kronoigoerako espainiako txapelketa eta bertan izango dira Iñigo Lariz, Iker Torres eta Iñaki Uribe-Etxebarria euskaldunak, nazioarte mailako onenen artean. Oraindik ibilbidea elurraren arabera izango da. Inofrmazio guztia lasterketako web orrian.
Gaur Elorriorarte joan gara Iker Urizar elkarrizketatzeko; korrikalari bizkaitar honek azkenengo urteetan emaitza oso onak izan ditu lasterketa ultratan. ITURRIA: mendikolasterketak.blogspot.com .
APUKO IGOERA 2012 AURKEZPENA
Güeñes 2011/12/13
Bihar asteazkena, abenduak 14, 2012ko Apuko Igoeraren aurkezpena izango da Güeñes-ko Erreka jatetxean 19,30etan. Bertan izango dira Oier Ariznabarreta (Euskal Selekzioko korrikalaria), Lastras (Espainiako ciclocross txapelduna 2010 junior mailan) eta Pedro Galarza (Galarleiz Mendi Maratoiaren antolatzailea). Ostean lunch txiki bat ere emango da.
Gurea, hiru seme dituzten guraso mendizale batzuen famili tipikoa da, asteburu guztietan egiten genituen euskal mendietatik irteerak eta udak pirineoetan igarotzen genituen motxilak lepoan genituela. Gero eboluzio logikoa heldu zen (gure amak dioen bezala) eta hiru anaiak; Mikel, Gorka eta Aitor, korrika hasi ginen...
350 KM HIRU EGUNETAN SASTRUGIS BETETAKO ITSASO BAT ZEHARTUZ
Antartika 2011/12/11 ERDERAZ NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioak aurrera egiten du pazientzia askorekin sastrugis betetako ibilbide batean zehar. Asteazkeneko derrigorrezko geldialdiaren ostean, haizea ezarengatik, hiru taldekideek kometak zabaldu zuten ostegunean 8 ordu t'erdian "hegan" egiteko eta 133 kilometro egiteko. 23 egun ostean lortu duten emaitza hoberena da hau. ITURRIA: Basque Team .
Aitor Leal korrikalari gipuzkoarrak garaipena lortu du Balentziako Sierra de Chiva ultra lasterketan 5:47:17 denborarekin, lasterketako errekor berria ezarriz hasieratik jaun da jabe izan zen lasterketan. Ultra honen bigarren urte honetan ibilbideak 65 km eta 6.000 m gora behera metatuak zituen.
Datorren maiatzak 5ean ultra trail berri bat ospatuko da gure lurraldean. 85 km dituen Xtrem Apuko Igoera UltraTrail izango da eta Bizkaiko Zaramillo herrian izango du irteera eta helmuga. Lasterketako ibilbideak inguruko mendi esanguratsuenak batuko ditu eta Ganekogorta izango du punturik altuena.
Hotz handiarekin egindako 66 kilometro. Gaurkoan egin duten ibilbidea Alberto, Juan eta Mikelek. Badaramate 460 km gutxi gora behera Juanek dionez, atzo bezala 45ºC zero azpitik aguantatzen duen teknologi berriko (ia espazialak) portatila daramana bera bai da. ITURRIA: Basque Team .
Persona bakoitzak ibiltzeko era bat dauka, denboran zehar hartzen joan den ibilera. Intersport Extreme dendan egunero ikusten ditugu jendeak ez diola honi garrantzirik ematen. Zapatila bat erosterakoan garrantzi handiagoa ematen zaio bere estetikari benetan behar duen zapatilari baino: bere zapalketari egokitzen zaion zapatila bat. Bezero askoren ahotan izaten da: “nire lagunak hau erabiltzen du, 43ko bat emango didazu?”
Leku zabaletaz eta mendiaz osoki disfrutatzea gustatzen zaigunori, eta gainera gure
kirol maitehonetan etorkizuneko eskarieri erantzuteko, ezin dugu eta ez dugu
ahaztu behar Antxon Bandresen ikasgai eta ildoa, gure artean jada ez dagoen
pertsona on eta denongatik errespetatua den pertsonak utzi diguna. Zor diogun
omenaldia egiteko aukera onena EMFko Mendi Eskiko egutegi ofizialeko proba honek
bere izena hartzea dela ikusi dugu.
NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioak antartikako plateau-ra iristea lortu du, eta 3.000 metroen muga pasatuz gero, ibilbidearen kondizioak hobetu dira nabarmen, baina haize onei itxaron egin behar zaie oraindik. ITURRIA: Basque Team .
IMANOL ALESONERI ELKARRIZKETA
www 2011/12/3 ERDERAZ Imanol Aleson elkarrizketatuko dugu, korrikalari azkoitiarra eta mendi lasterketa ultra asko egin ostean urteetan zehar, badirudi azkeneko bi urteetan maila gorenera pausua eman duela. ITURRIA: mendikolasterketak.blogspot.com .
Badaukagu 2012ko Mendi Eskiaren EMF-ren egutegi ofiziala. Berri nagusiena Kronoigoerako txapelketarako puntuagarria izango den I Memorial Antxon Bandres izango da; seguruenik Piedra San Martin-Aretteen izango dena. Egutegi aldetik 3 txapelketa izango dira (kronoigoera, taldeka eta banaka) eta kopako 3 lasterketa.
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko hiru kideak, zailtasun asko izaten jarraitzen dute beraien erronka honetan, kominikabide mailan batez ere, baina eguraldia hobera egingo duelakoan eta bide hobea aurkituko dutelakoan, hurrengo egunak hobeak izango direla espero dute ITURRIA: Basque Team .
Badaukagu 2012ko Mendi Lasterketen EMF-ren egutegi ofiziala. Lasterketa batzuek errepikatzen dute eta badira lasterketa berriak ere. Euskal Kopa aurten ere 6 lasterketek osotuko dute eta lau puntuzio hoberenak kontutan hartuko dira behin betiko sailkapen nagusian. Besta alde batetik, Txapelketa bakarra izango da eta betan ospatuko dira banakako eta taldekako txapelketak.
Datorren martxoak 4ean ospatuko da IV. Zuzenien bertikala. Lasterketaren ibilbidea, dakigunez, Azpeitiako Ezkerretegi baserri paretik abiatzen da Xoxoteko tontorreraino. Betiko eran jokatuko da, banakako erlojupekoan; eta bertikalen lehenengo lasterketa izango da.