BERAKO MARATOI ERDIKO DORSALAK AGORTUTA
11/3/2013
Gaur goizean ireki da izen ematea eta berehala batean agortu dira 500 dorsalak.Horrela erabat konsolidatuta dagoen lasterketak aurten ere mendi lasterketa zalez beteko da apirilak 14 an.
Bestalde etzi irekitzen da erlaitz aiako harritako izen ematea eta iaz agortu ziren bezalaxe aurten ere zenbat denboran agortuko dira?? Badaezpada ere ibili tentuz!!!
IZEN EMATEAK KIROLPROBAK.COM

ZE IRITZI DUZU ULTRATRAILETAN KANPOTIK LAGUNTZA JASOTZEARI BURUZ??
9/3/2013

Zigor Iturrietak eta Txus Romonek beraien ikuspuntua ematen digute honi buruz eta zure iritzia jaao dezakeen artikulu bat idatzi dute
ARTIKULUA IRAKURRI(ERDERAZ)
MARTXOAK 11 ASTELEHENA BERAKO MARATOI ERDIKO IZEN EMATEA IREKITZEN DA
6/3/2013

Udaberrikolasterketa arrakastatsueneko batek izen emateak irekitzen ditu astelehen hontan. 500 era igo dituzte izen emateak azken urteetako eskaera ikusirik.
JARRAITU IRAKURTZEN
IÑIGO LARIZ AZPEITIAN IRABAZLE
3/3/2013
Gaur jokatu du Xoxoteko bertikala eta gaurkoan iaz bigarren izan zen Iñigo Lariz izan da azkarrena 31:00 denborarekin..Haren atzetik atzo Eibarko duatloia irabazita etorri den Oier Ariznabarreta izan dugu eta 3 garren Imanol Goñi.

Neskatan Aitziber Ibarbia izan da azkarrena, ibarbiatarren asteburu bikaina borobiltzeko, eta haren atzetik Nerea Amilibia eta Jone Urkizu izan ditugu.
KRONIKA HEMEN
SAILKAPENAK HEMEN
AZPEITIKO BERTIKALEAN SEKULAKO NIBELA
27/2/2013

Igandean ospatuko da Azpeitian Zuzenien bertikala eta bertan goietako elurrari aurre eginez sekulako nibela emango dioten korrikalariak izango dira, besteak beste, iazko bertikaleko txapeldunak Iñigo Lariz eta Aitziber Ibarbia, Ionut Zinka, Oier Ariznabarreta, Hassan Ait Chaou, Imanol Goñi,......errekorrik ez baina lehia gogorra izango da Xoxoteko malda gogorretan.2,8 km aurretik eta 850 metro desnibel!!
I.GO EUSKALTRAIL EGUNA
24/2/2013
Atzo larunbata goizeko 10 tan hasi genuen Ibarran lehenengo euskaltrail eguna.Eguraldi ona ez baina gogotsu ekin genion egunari.Oihana Kortazar,Iker Karrera eta Imanol Goñi izan ziren sarituak.

KRONIKA HEMEN (erderaz)
ARGAZKIAK HEMEN( por jabali trail)
ARGAZKIAK HEMEN(FLICKR EUSKALTRAIL)
BERTIKALEN ZIRKUITUA
19/2/2013
Bertikalen zirkuitua egina dago eta Azpeitia, Beriain Anboto izango dira mendi igoerak. Bestalde Lafumak Open Bertikala egin du Estatu Espainoleko igoera onenekin eta egutegi hori ere eskuragai duzue kartelean klik eginda.
Hasi bertikalak preparatzen.Lehena Azpeitia martxoak 3!!

ASTEBURUKO LASTERKETAK
17/2/2013
Asteburu hontan Apuko igoera eta Antzuolako 8 millako probak izan dira.
Apuko igoeran Raul Camara eta Silvia Trigueros izan dira azkarrenak.Esan dutenez, ibilbide lokaztua eta teknikoa izan da, kruzeren batean jende faltak bat baino gehiago galduarazi duena baina bestela ibilbide oso polita eta gomendagarria oso.
Antzuolan Iker Oliveri eta Elena Calvillo izan dira azkarrenak.
Antzuolako kronika hemen
ANTZUOLAKO SAILKAPENA HEMEN
Antzuolako argazkiak hemen
APUKO SAILKAPENAK HEMEN

Argazkian:Silvia Trigueros
IZEN EMATE AGORTUAK
14/2/2013
Asteburu hontan lehendabiziko bi karrera garrantzitsu.Apuko igoera eta Antzuolako 8 millak.Eta bietan izen emateak agortuak.Aurten gertatuko denaren adierazle al da? Lasterketa gehienak harrera hau izaten badute......
BERTIKALEN ZIRTUITUA MARTXAN DAGOENEKO
7/2/2013
Iaz bezala Bertikalen zirkuitu ofiziala martxan dago.Nobedade batekin.Txindokiko bertikala ez da egingo. Beraz Zuzenien, Beriain eta Anboto izango dira aurtengo bertikalak.
Lehena Martxoak 3 Azpeitian. Aldapa gogorrak...850 metro 3 km baino gutxiagon. Apunta zaitez!!!
IZEN EMATEAK HEMEN

AIZKORRIKO DORSALA ZOZKETATZEN DA!!
29/1/2013
Ondo dakizuen bezala otsailak 22 an Aizkorriko 225 dorsal zozketatzen dira 3000 aurre izen emateen artean.
Hala ere euskaltrail eguna baliatu nahi dugu,otsailak 23, gure esku dugun dorsal bat zozketatzeko.Etortzea ezinbestekoa da. 40, 60 ala 80 izan, etortzen diren artean zozketatuko da.Abisatuta zaudete.
Egunaren xehetasunak klikatu argazkian

ZEGAMAKO AURRE IZEN EMATEEN ZENBAIT ESTADISTIKEK BERASTEGIREN ALDE EGIN DUTE.
27/1/2013
1000 biztanletik gorako herriak hartu dira kontutan.Gipuzkoakoak danak, izan ere Gipuzkoan izan baitira aurre izen emate gehien. Biztanle kopuru eta aurre izen emateen arteko portzentaiak atera ditugu eta ondorio bezala Berastegi herriko %1 k aurre izen ematea egin duela ikusten da.Beste herriak ikusi nahi?? Argazkian klikatu.

OTSAILAK 10 EAN IDIAZABALEN EUSKAL SELEKZIOEN ELKARTARATZE ETA MAHAI INGURUA.
22/1/2013
Otsailak 10 igandea Idiazabalen ekitaldi batzuk antolatu dituzte, entrenamendua goizean euskal Selekziokoek, eta ondoren mahai inguru interesgarri bat.Gehiago jakin nahi?
EGITARAUA HEMEN
ALOÑAKO IGOERAN FETXA ALDAKETA
17/1/2013

Hainbat lasterketa dira apirila eta maiatzean. Hori dela eta Aloñako Igoerak bere fetxa aldatzea erabaki du. Apirilak 28 an zegoen jarrita hasiera batean baina Arratzu eta Talaiako karrerak egun berean izanda astebete aurreratzea erabaki du,apirilak 21 era.Iaz bezala Urnietakoarekin batera izango da, egun berean.
Orioko lasterketak ere bere data eman berri du, martxoak 24. Beraz piskanaka datak ixten....gogoak pizten!!
!
OTSAILAK 23 n TOLOSAN EGON NAHI??
14/1/2013
ORAIN BAI. ANIMATU. Ibarrako polikiroldegitik atera eta bukatzen den entrenamentu baten ostean, dutxa on bat,bazkaldu eta sari banaketara!!!

DENBORALDIA ONDO HASTEKO.....OTSAILAK 23 EUSKALTRAIL EGUNA
27/12/2012
2012 koa amaitu da eta dagoenekoa esku artean ditugu aurtengo korrikalari onenen rankina. Iaz bezala Euskaltrailek sariak eman nahi dizkie baina modu berezi batean.
GEHIAGO IRAKURRI

EGUTEGIA IXTEN HASI GARA. LASTERKETA " GUTXI" BATZUK HORTZAK LUZATZEKO. KONTSULTATU EGUTEGIA!!!
16/12/2012
2013 denboraldia badator, eta dagoeneko 34 fetxa ditugu itxita, beste hainbat urtean zehar aterako direlarik.Urte oparoa izango da,lasterketaz josia. Urteroko klasikoak eta berrikuntza batzuz osatuta.
KLIK HEMEN

ABENDUAREN 28 AN JULEN URDAIBIAK ANTARTIDAREN MARATOIAREN HITZALDIA ESKAINIKO DU ZORNOTZAN
9/12/2012
Julen Urdaibai abenduaren 28 an zornotzan izango da.Zornotza mendi taldeak hitzaldia antolatu du eta Julenek Antartidako maratoiaren gorabeherak kontatuko ditu. Zita polita beraz Zelaietan aretoan izango dena urte bukaeran. Animatu zaitez.

EUSKALTRAILEK PANTORRILLERA KOMPRESIBO BATZUK ATERAKO DITU MERKATURA.LORTU NAHI??
27/11/2012
Pantorrillera kompresiboak erabat hedatuta daude merkatuan, eta Euskaltrailek ez du atzean geratu nahi izan. Euskal mendizaleen identitate izan daitekeen pantorrillerak atera nahi izan ditu eta oso modu onean.Kalitate bikainekoak eta prezio bikainean.Gainera eguberritarako euskaltrailen galtzerdi tekniko batzuekin pack polita egingo dugu eta esan bezala gaur egun merkatuan dauden prezioen zeoze azpitik.

euskaltrail@gmail.com era idatzirik xehetasunak emango dizkizugu.Egizu eskaera!!!
ZEINTZUK IZAN DIRA 2012 KO KORRIKALARI ONENAK?
16/11/2012
2012 Ko denboraldia amaitu da eta iaz bezala sariak eman nahi dizkiogu zuen ustetan 2012ko euskal lasterkari onenei.
Berrikuntza bezala" aipamen berezia" saria emango dugu.
GEHIAGO IRAKURRI
ZAPATILLAK NAHI?? ESKAINTZA PARTIKULAR HAU IRITSI ZAIGU ESKU ARTERA.APROBETXATU.
14/11/2012

Mizuno wave precision y salomon xa pro5.Son talla 44 europeo y 10 usa.
Las salomon tienen una salida y las precision ninguna. Vendo por abandonar indefinidamente el atletismo.
El precio es de las dos son 110euros con gastos de envio incluidos o posible entrega en mano (posible precio negociable).Las salomon costaron 120 euros y las precision 110 asi que creo que el precio es justo.Urge venderUn saludo.
telef 646407697
ULTRATRAILEN MUNDUA EZAGUTU NAHI?
13/11/2012

Azaroak 30 an iluntzeko 8 tan Zelaieta aretoan(Zornotza) duzu hitzordua.Zigor Iturrieta izango da material, alimentazio eta beste hainbat xehetasun emango dituen pertsona.Animatu zaitez!!!
AZAROA 24 AN HITZALDI BIKAINA ARROLAPEREN ESKUTIK
7/11/2012

Ultratrailak, mendiko eskia, izotz eskalada eta mendi lasterketak izango ditu gai nagusiak.
Azaroak 24 an da, Gernikako Elai Alai aretoan goizeko 11 tan.Zozketak izango dira emanaldiaren bukaeran.Tarte atsegina pasatzeko goiz paregabea.
OIHANA KORTAZAR, MAITE MAIORA ETA AITZIBER IBARBIAK BERAIEN DENBORALDIA KONTATZEN DIGUTE.
31/10/2012
Iada denboraldia bukatzear dagoenean beraien denboraldia gurekin konpartitzeko eskatu diegu 3 neska hauei.Mutilen txanda datorren astean izango da. Ea ze kontatzen diguten.
ELKARRIZKETA
ARITZ EGEAK IRABAZI ZUEN IGANDEAN GOIERRI GARAIA MENDI LASTERKETA.TALDEKA GRAFSESTAO-ALPINO IZAN ZEN IRABAZLEA.
29/10/2012
Aritz Egea izan zen zen azkarrena igandean Goierri Garaia mendi lasterketan.1:46 denborarekin irabazi zuen eta haren atzetik Pedro Jose Hernandez eta Juanjo Igarzabal sartu ziren.
Neskatan Uxue Fraile izan zen lehena, Nerea Amilibia eta Silvia Trigueros en aurretik.
Kluben txapelketa ere jokatu zen eta Sestao Alpino 290 punturekin irabazi zuen, Gasteiz eta Zortzietakoak izan zirelarik haren atzetik.
SAILKAPEN NAGUSIA HEMEN
TALDEKAKO SAILKAPENA HEMEN
INTERSPORT DENDAK ZAPATILLAN TESTA DU ASTEBURUAN.PARTE HARTU NAHI AL DUZU?
25/10/2012
Azken orduak Salomon XR Mission zapatilaren probara apuntatzeko
Larunbat honetan, urriaren 27a, Intersport Extreme-ren eskutik Salomón etxeko XR Mission zapatila probatzeko aukera egongo da. Proba Oiartzunen dagoen dendan egingo da (Talaia Poligonoa 6) eta goizeko 10.00etan zapatilaren aurkezpena gauzatu ostean korrika saio labur bat egingo da denda inguruetatik zapatila bera probatzeko.
Dendarekin kontaktuan jartzeko bi bide daude: 943491350 telefonora deituz edo intersportextremeoiartzun@gmail.com
ASTEBURUAN DIAGONAL DES FOUS ULTRATRAILA REUNION IRLETAN BARRENA
18/10/2012
Asteburuan, Islas Reunion etan, Diagonal des Fous lasterketa izango da, 170 km eta 11.000 positibo.Bertan Kilian Jornet eta Iker Karrera izango dira izen aipagarrienak eta neskatan Nerea Martinez.Astelehenean kontatuko dugu hemengo emaitzen berri.

GEHIAGO IRAKURRI(ERDERAZ)
GORBEIA SUZIEN LASTERKETAN IONUT ZINKA ETA OIHANA KORTAZAR IZAN ZIREN AZKARRENAK
14/10/2012
Atzo larunbata Zeanuri herrian Gorbeia Suzien mendi lasterketa egin zen eta azkarrenak mutiletan Ionut Zinka,hassan eta Jabi Olabarrairen aurretik eta neskatan Oihana Kortazar izan ziren.

GEHIAGO IRAKURRI
SESTAO ALPINO-GRAFSESTAO ESPAINIAKO KLUBEN TXAPELDUNAK
8/10/2012
Asteburuan ospatu zen Espainiako kluben txapelketa eta Sestao Alpino-Graf Sestao taldeak beste behin, iaz bezala, garaipena lortu du.

Vall de U´ixo ko 27 km ko lasterketa batean Ionut Zinka(Sestao) izan zen azkarrena eta neskatan Montse Vazquez(Sestao) hirugarren sailkatu zen.
gehiago irakurri
ONDDO ETA PUNTOKO SUDADERA TA KAMISETA ZOZKETATZEN DA HURRENGO ASTEKO LASTERKETAN
6/10/2012
Datorren astean Euskadiko Kopako azken lasterketa da eta bertako irabazleak asmatuta Onddo eta puntoko sudadera eta kamiseta bat irabaz ditzazkezu.

Animatu zaitez eta zorte on!!!
|
|
JOKIN LIZEAGAK SENPEREN IRABAZI DU.HASSAN EK AIAN.PEDRO JOSE HERNANDEZEK BILBON.
10/3/2013

Jokin lizeagak irabazi du gaur goizean egin den Senpere trail lasterketa Ionut Zinkari minutu bat aterata eta Aiako mendi lasterketan Hassan Ait Chaou izan da azkarrena mutiletan eta Aitziber Ibarbia neskatan.
SENPEREKO SAILKAPENAK HEMEN
AIAKO SAILKAPENAK HEMEN
BILBAOMENDITRAIL SAILKAPENAK HEMEN
ASTEBURUAN ZENBAIT KARRERA EGUTEGIAN
6/3/2013
Senpere trail 21km 1050 +
Bilbao Mendi Trail 25 km 900+
Aiako mendi lasterketa
SAILKAPENAK ASTELEHENEAN BERTAN
TRANSGRANCANARIA ULTRA TRAILEAN OIER IBARBIA 2º ETA ZIGOR ITURRIETA 4º
2/3/2013

Asteburuan kanaria irletan 110 km ko ultratrail bat izan da,transgrancanaria izenekoa eta bertan zenbait euskaldun izan ditugu.Horien artean Oier Ibarbia 2º 1 eta Zigor Iturrieta 4º bikain aritu dira.
JARRAITU IRAKURTZENa
MIKEL LEALEN(17º) KRONIKA REDULTRATRAIL.COM
SAILKAPENAK HEMEN
EUSKAL SELEKZIOKO ZENBAIT KIDE IDIAZABALEN
25/2/2013
Atzo igandea Idiazabal, eguraldiari aurre eginez, Euskal Selekzioko zenbait kide bildu ziren aurtengo gorabeheren berri jakiteko.
Formato berri bat, zeozer irekiagoa, izango da aurtengo nobedadetako bat.Zenbait patrozinatzaile berri ere baditu.

JARRAITU IRAKURTZEN.
BILBOKO MENDI LASTERKETA!!
24/2/2013
Martxoak 10 an Bilbon lehen mendi lasterketa egingo da.25 km eta Bilbori buelta osoa ematen diona. Ibilbidea eta inskripzioak web orrian duzue.Animatu, laster da eta!!!!Klikatu kartelean!

LARUNBATEAN 10 TAN IBARRARA!!!
21/2/2013
Larunbatean I.Euskaltrail eguna egingo da, eta bertan euskal korrikalari onenei saria emango zaie.
Oihana Kortazar, Iker Karrera, Zigor Iturrieta, Imanol Goñi, Aitor lopez rekarte, Endika Garzia, Aritz Egea,,Hassan Ait Chaou, Aimar Agirresarobe,Luis Lasa, .......fiera gehiegi entrenamendu ritmoa izateko!!!

10 tan da eta ez 10:30!!!! Ondo izan eta ondo pasa!!!!
Astelehenean eta web orria berria estrenatuz egun hontako argazki eta xehetasunak jarriko ditugu!!!!
ALOÑAKO IGOERAREN IZEN EMATE IREKIERA.INPERNUA ZAI DUZU.
18/2/2013
Gaur ireki da Aloñako igoeraren izen ematea. Apirilak 21 ean izango dena, baina urtez urteen poderioz indar handia hartu duen lasterketa.250 dorsal eskuragai.Inpernua zai duzu.Zenbat egunetan agortuko dira?

IZEN EMATEAK HEMEN
EUSKALTRAI.COM ORRIA ITXURALDATZEKO PUNTUAN
14/2/2013
www.euskaltrail.com orrialdearen itxuraldatze prozesua bukatzear da.Datorren astetik aurrera beste itxura bat edukiko du orriak, baina filosofi eta notizi berberekin.Errez erabiltzekoa, modu erakargarriago batean eta seguru denon gustokoa izango dena. Bezperan abisua pasatuko dugu, denok berrikuntza ikus dezagun!!!

ANTZUOLAKO LASTERKETAREN XEHETASUNAK
5/2/2013
Antzuolako lasterketa lehen aldiz egiten den lasterketa da.300 laguneko kupoa itxi du, izen emateak bukatu dira. Baina lasterketa hau nun, nola eta zergatik sortuak izan diren eta ze baliabide izan dituzten kontatu dizkigu Gurutz arduradunak.
IRAKURRI
IZEN EMATE BERRIAK IREKIAK.....BESTE BATZUK ITXIAK
28/1/2013

2013 a indarrakin hasi da, eta izen emateak oso martxan onean doaz,danak.Antzuolak bere kupoa 200 tik piskat zabaltzea erabaki du.Hala ere azkar ibili dorsala lortu ahal izateko.Bestalde Urnietako mendi lasterketak ireki berri ditu izen emateak, iazko 300 ko kupoa bete zelarik azkar ibili beharrekoa, kupoa piskat ere zabalduz.
Euskal Raid karrerak ordea izen emateak itxi ditu, 1000 kupoa egun gutxitan betez.Zein izango da bukatzen hurrena??
URNIETAKO IZEN EMATEAK HEMEN
VI. APUKO IGOERA ERE OTSAILEAN.
24/1/2013
Otsailak 17 an Zaramillon Apuko igoera izango da beste behin.23 km ta 1050 metro posiibo dituen lasterketa hau erabat konsolidatuta dagoen lasterketa da. Dagoeneko ia 400 izen emate egon bait dira. 500 ko topera iritsi baino lehen irakurri ezazu Ionut Zinkak errekorra 1:38 rekin duen lasterketa bikain hau.
IZEN EMATEAK HEMEN
INFORMAZIO GEHIAGO SAKATU ARGAZKIAN

EGUTEGIKO LEHEN LASTERKETA EZAGUTU NAHI?
20/1/2013
Antzuolan otsailak 17 an. 13 km ta 840 metro positibo. izen emanteak Kirolprobak en irekiak dagoeneko eta martxa onean.
Zehetasun gehiago izateko sakatu kartelean!!

EHME(62KM/3200+) AURKEZTU DUTE GAUR GOIZEAN DONOSTIAN.
17/1/2013

Iñaki Pazos, zuzendari orokorra,Leitzako kirol zinegotzi eta partzuergoa eta Martxel Toledo, ESAIT eko ordezkaria, izan dira besteak beste proiektua aurkezten.Araudia eman dute ezagutzera, beste hainbat xehetasun eta okasiorako eginiko spot en publikazioa ere egin dute.Bi spot izan dira, bata motza, eta bestea luzexeagoa(5 min).Oraingoz motzarekin uzten zaituztegu.Zita ekainak 1 ean da, Leitzan.
Info gehiago www.ehmendierronka.com orrialdean.

BESTE ZENBAIT INSKRIPZIO IREKI DIRA, HORIEN ARTEAN ZEGAMA-AIZKORRI!!!
14/1/2013
Gaur urtarrilak 14 Zegama-Aizkorriko izen ematea ireki da beste zenbaiten artean. Lehenengo egunean iada ehundaka aurre izen emate izan dira, eta oraindik egun dexente geratzen dira aurre izen emate hori amaitzeko.
Beste zenbait izen emate ere ireki dira, besteak beste:
Zuzenien kilometro bertikala
Mendaroko mendi lasterketa
Arriarango mendi lasterketa
Antzuolako 8 millako mendi lasterketa

LEHEN IZEN EMATEAK MARTXA ONEAN
7/1/2013
Urtea hasi da eta lehen izen emateak hasi dira, eta martxa onean gainera.Ez dira lasterketa errezak, luzeak baitira, baina lehenengo egunak izateko harrera oso ona izan dutenak. Dorsalak agortuko al dira?
APUKO EXTREM 
izen ematea hemen EHME (62km/3200+)

G2H/ EHUNMILAK ( 88KM/6000+ - 168 KM/11000+)
URTEBERRION
02/1/2013
Urtea hasi da eta dagoeneko egutegia lasterketa ugariz dago osatua, beste hainbat ere piskanaka gehituko direlarik.Urte polita izango da, lasterketa ugariz, eta seguruenik jendetsuenaz.
Lehen inskripzioak ere laster, urtarrilak 7 an, Euskal Herria Mendi Erronkarenak adibidez. www.ehmendierronka.com orrian informazio guztia.
Euskaltrail taldeak ahalik eta informazio hoberena eta azkarrena ematen saiatuko da, eta seguru zuen guztion laguntzarekin urte oparoa izango dela.
ULTRA TRAIL DEL MONT BLANC EKO ISKRIPZIOAK IREKI DIRA
20/12/2012
Chamonixen ospatzen da urtero UTMB proba, ultratrail munduan ospetsuena eta jendetsuena. Iskripzioak ireki dira eta urtero hainbat eta hainbat euskaldun bertan izaten dira.Informazioa eta iskribitzeko KLIKATU HEMEN.

EUSKALTRAIL EN KAMISETA POLIT BAT NAHI???
12/12/2012


Euskaltrailek kamiseta atera berri du, eta edozeinek lortzeko modukoa egitea nahi izan du. euskaltrail@gmail.com en egizu eskaera.Ikurriña alboan eta ibili mendian!!!
EUSKAL HERRIAN ZENBAIT ULTRA 2013n
4/12/2012
Ultratrailen mundua, hau da, 42 tik gorako lasterketak, gero eta indar gehiago hartzen ari dira eta Euskal Herrian duela bi urte egin zen lehena, ehunmilak, eta harrezkero beste zenbait gehitu dira.Oraingoz egutegian finko daudenak hauexek dira.
APIRILAK 20 APUKO EXTREM 83 KM/ 7000 + 
EKAINAK 1 EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA(LEITZA) 62KM/3400+
G2H/ EHUNMILAK ( 88KM/6000+ - 168 KM/11000+)

Momentuz hiru ultra hauek izango dira gure lurraldean. Leitzako lasterketa Esait ek antolatzen du, ibilbidea laster egingo da publiko eta izen emateak urtarrila hasieran martxan egongo dira kirolprobak.com en.
ZAPATILLEN TESTA LARUNBATA HONTAN INTERSPORT-OIARTZUNEN.
27/11/2012
INFO GEHIAGO
LEHEN ISKRIPZIOAK IREKITA!!!
15/11/2012
Apuko Igoera, Apu Extrem......www.kirolprobak.com
Ehunmilak, G2H .... www.ehunmilak.com
IMANOL GOÑI ETA OIER ARIZNABARRETAREKIN SOLASEAN.
13/11/2012

"Zigorra bete dut eta lehiatzeko listo nago! -Imanol
" Donostiako maratoia 2:23n egin nahi nuen"-Oier.
ELKARRIZKETA
BETIKO KARREREZ ETA NOBEDADEZ ETORRIKO DA 2013 KO DENBORALDIA
8/11/2012
Hurrengo urtean pentsatzen jarriak gara, eta egutegiak bere lehen datak ematen hasi da.Betiko lasterketak eta berri batzuk osatuko dute, seguruenik orainarteko afizionatu gehien edukiko dituen 2013 ko denboraldiak.Hemen lehen data batzuk:

14/2/2013 APUKO IGOERA 23 KM
20/04/2013 APUKO EXTREM 83 KM
28/04/2013 ALOÑAKO IGOERA 16 KM
15/06/2013 GABEZ TAKARRARAN MENDI LASTERKETA
28/07/2013 LEITZAKO ULTRATRAILA 65 KM
Datak urtea bukatu ahala egutegian jartzen joango gara.Beste datarik baduzue, idatzi lasai.Bitartean hasi entrenatzen.
AZAROAREN 18 AN HARTZEN KORRIKA LASTERKETA BEHE NAFARROAN.
4/11/2012
Azaroaren 18 an "Hartzen korrika" edo " Course des collines" izango da Donamartirin, Behe Nafarroan.13 km eta 420 desnibel positiboko lasterketa. Lizentzia edo mediku agiria derrigorrezkoa da.
http://www.facebook.com/events/166407800167779/
ATZO ARRANKUDIAGA-ZOLLO TRAILA JUAN CARLOS GARCIAK IRABAZI ZUEN
29/10/2012
Arrankudiaga Zollo I traila izan zen atzokoan eta Juan Carlos Garcia izan zen azkarrena.122 lasterkarik amaitu zuten proba eta lehen urtea izateko oso balorazio ona egiteko modukoa. 11 KM ko lasterketa, pista eta asfaltoz tartekatua izan zena.
SAILKAPENAK HEMEN
KILIAN JORNET EK IRABAZI DU BESTE BEHIN DIAGONAL DES FOUS.
21/10/2012
Kilian Jornetek irabazi du ostiralean izan zen Diagonal Des Fous lasterketa.26 ordu eta 33 minutu behar izan ditu ibilbidea amaitzeko.Iker Karrera izan du bidelagun 110 garren kilometrotararte baina Ikerrek lasterketa utzi behar izan du belauneko min batzuengatik.
IRAKURRI
GOIERRI GARAIA MENDI LASTERKETA URRIAK 28 AN
16/10/2012
Goierri Garaian mendi lasterketa urriak 28 an izango da eta Euskadiko Kluben Txapelketa izango da.23 km eta 1550 metro positibo.
INFO GEHIAGO
INTERSPORT EN OIARTZUNGO DENDAK ZAPATILLA PROBAKETA EGINGO DU.
11/12/2012
Datorren Urriak 27 an Salomon zapatilla batzuk probatu nahi??
Animatu zaitez eta izena eman.
LINK a hemen
ARITZ EGEA ETA VANESSA ORTEGA AZKARRENAK ANBOTO BERTIKALEAN.
7/10/2012
Aritz Egea izan zen azkarrena atzo ospatu zen Anboto Bertikalean 40:21 denborarekin.Haren atzetik Oier Ariznabarreta eta Arkaitz Zamakona denbora berdinarekin sartu ziren.Neskatan Vanessa Ortega izan zen azkarren eta haren atzetik Aitziber Ibarbia eta Izaskun Zubizarreta izan ziren.
Bertikalen zirkuitua amaitu zen eta iñigo Larizek irabazi du txapela, anbotokoan 5º postua lortu ostean.

SAILKAPENAK HEMEN
ARGAZKIAK HEMEN
JOSEBAREN ONGIETORRIA
5/10/2012
Egunon.Joseba Usabiaga nauzue.Batzuk ezagutzen nauzue, beste batzuk ez.
2007 an hasi nintzen mendian lasterka.Oraindik mendi-lasterketen mundu hau erabat garatu zegoen urte batean, pentsa, Aizkorrirako sorteoa ez zen batere zaila!!....
FERNANDA MACIELEK SANTIAGO BIDEKO 900 KM AK 10 EGUNETAN EGIN NAHI DITU.
4/10/2012
Fernanda Maciel(North Face) herenegun atera zen Donibane Garazitik eta Santiagorako dituen 900 km ak 10 egunetan egin nahi ditu.Horretarako bidelagunak izango ditu bidean zehar konpainia egiten.Lehenengo egunean Zigor Iturrieta izan zen berarekin eta bere esanetan oso ondo eta oso motibatuta omen doa.Urriak 11 ean Santiagora iristekoa da.Zorterik hobena opa diogu.
IGORREN AGURRA
EH 2012/9/30

Kaixo lagunok,
Igor nahiz. Batzuek ezagutzen nauzue EMF-ko arduradun oia bezala edo Aramotzeko antolatzaile oia bezala edo Anbotoko Bertikaleko antolatzaile oia bezala, etab. etab., baina gehienak euskaltrail web orriaren egile bezala ezagutzen nauzue.
Azkeneko ia bost urtetan eraman dut euskal mendi lasterketen munduan erreferentea bihurtu den web orri hau. Urte asko dira eguneroko lana eskatzen duen gauza batentzat. Egunero albisteak irteten dira, lasterketako sailkapenak azkar jarri behar dira, batzuetan informazioa lortzea ez da erraza izaten, etab. etab.

KILIAN JORNET AZKARRENA EPIKO BEZAIN TRAGIKOA IZAN ZEN CAVALLS DEL VENT BATEAN.
30/09/2012
Kilian Jornet ek irabazi zuen atzokoan Cavals del Vent.Euria eta hotza izan ziren protagonista, baina baita ere Sabadellekoa zen emakume baten heriotza. Hori dela eta, bertan behera geratu da gaurko sari banaketa.

Emakumeetan Nuria Pikas izan zen beste behin azkarrena eta euskaldunen artean Jabier Dominguezen 6 garren postu bikaina eskuratu zuen.
gehiago irakURrRI
|