I. URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO
Gernika-Lumo 2012/1/31
Marxoaren 31n, goizeko 10:00tan, ARRATZUKO ARROLAPE M.T.-ak lehenengo “I. URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO 2012” antolatuo du. Asfaltoa eta trail-a nahastuko dituen froga izango da, ohiko korrikalari herrikoei Trailak berarekin dakarren gogortasun “goxo” hori ezagutarazteko asmotan. Aukera ederra izango da trailean hasi nahi duenarentzako.
Lasterketaren % 80 asfaltoan izango da baina ibilbidean zehar pendiza handiko igoerak eta jaitsierak, eskailera eta bestelako zailtasun artifizialak ere topatuko ditu lasterkariak. Zirkuitu “ronpepiernasa” da oso.
23km-ko ibilbidean, Gernika-Lumoko leku turistiko eta esanguratsuenak zeharkatuko dira, hala nola, Juntetxea, Udaletxea, Pasilekua, Europako-parkea, Txillidaren eta Henry Moore-n eskulturetatik, “Gernika”-ren erreplikatik, Lumo eta Gernikako elizetatik, Santa Luziako ermitatik,… Ibilbidean zehar gainditu beharreko desnibela 940m positibokoa da eta hartara, lasterketa gogorra bezain bizia izango da; ezohikoa eta Gernika-Lumo beste modu batean bisitatzeko aukera.
Otsailaren 1ean irekiko da izen ematea eta Martxoaren 27a izango da azken eguna. 300 partehartzaile izango dira gehien jota, baina lasterketa egun berean, gehiengo kopuru horretara heldu ezean, posible izango da apuntatzea. Esan beharra dago, egun berean izen ematea garestiagoa izango dela. Apuntatu nahi izanez gero, gure blog-aren bidez izango da.