ZIGOR ITURRIETAREN OPARIA ZOZKETARAKO
Hernani 2012/2/5
Otsaila zozketa berri batekin hasiko gara. The North Face taldeko Zigor Iturrietak euskaltraileri jaka bat oparitu dio, web orriko ikusleen artean zozketatzeko. Aurten, Zigorrek, iaz baino erronka gogorragoa dauka; maila horretara heltzea ez da erraza, baina mantentzea ez da errazagoa izango. Zorte on Zigor 2012 urteari begira eta eskerrik asko egindako opariagatik!

Daukagun eguraldiarekin apropoz datorren jaka da hau; hotzagandik babestuko gaituen jaka da (ez du euritarako balio) eta alboan duen poltsikoan gorde daiteke. Zalantza gabe oso ondo etorriko zaigun jantzia, eta merkatuan duen balioa ikusita, hobeto oraindik. Neurria "S" amerikarra da, gure M bezalakoa.
Hurrengo galdera ondo erantzuten dutenen artean zozketatuko da jaka hau. Oraingoan zozketa "profezionalagoa" egiten zaiatuko nahiz.

GALDERA:
Zenbat neurtzen du Zigorrek?
Erantzuna metrotan eman behar da. Adibidez: 1,97m
Metro bateko akats gunea honartuko da (+/- 1m).
Erantzunak euskaltrail@euskaltrail.com helbidera bidali behar dituzue.
Korreo helbide bakoitzatik erantzun bakarra onartuko da (bidalitako azkena)
Erantzunak otsailak 20 arte onartuko dira (barne).
|